Fotokopiagailuak

Terminoak bereiztearren, honako gailu hauei Inprimagailuak eta Fotokopiagailuak deituko diegu:

Inprimagailua: Funtzio anitzeko ekipoa, A3 formatuan inprimatzen ez duena, ikastetxeak erosi eta tonerra bere kontura aldatzen duena, inbentariatuta dagoena eta Sailak Conasarekin sinatuta duen matxurak konpontzeko kontratuaren baitan dagoena. Homologatuta daude.

Fotokopiagailua: Tamaina handiko eta prestazio altuko kopiagintza-makina, A3 formatuan inprimatzen duena, ikastetxeetako atezaintzan egon ohi dena, Sailak Conasarekin sinatuta duen matxurak konpontzeko kontratutik eta  inbentariotik at dagoena; izan ere, ikastetxeak bere kontratu propioa du, inprimatutako orri bakoitzeko ordaintzen duena, tonerra aldatzea eta matxurak konpontzea barne. Ez daude homologatuta.

 

Fotokopiagailuei dagokienez, homologatuta ez daudenez, ikastetxe bakoitzak egoki deritzona eros dezake, beti ere 2020ko ekainaren 22ko 137. zenbakiko NAOn argitaratutako 193/2020 Ebazpenean adierazitako urratsak eta jarraibideak betez.

Ikastetxeek ordainketa bakarra eginez edo renting bidez (hileko kuota bat ordainduta) eskuratu ohi dituzte fotokopiagailuak. Bi kasuetan, honako hau gomendatzen dugu:

  • Hornitzailearekin kontratu bat sinatzea, zazpi urteko iraupenarekin. Bertan, ikastetxeak kopia inprimatu bakoitzeko ordaintzen duen prezioa ezartzen da, eta kostu horretan sartzen dira kontsumigarriak (tonerra eta fusorea) eta denbora horretan gertatzen den edozein matxura konpontzea.
  • Jasotako eskaintzak alderatzea, zerbitzuaren kostu totala kontutan hartuz, hau da, fotokopiagailuaren kostua + zazpi urtetan egingo diren kopien kostua (urteko kopien kopurua egungo fotokopiagailutik edo ikastetxeak ordaintzen dituen fakturetatik lor daiteke), izan ere, garrantzitsuagoa da kopiaren prezioa fotokopiagailuaren prezioa bera baino.

Zazpi urteak igarota, ikastetxeak kontratua berritu dezake (kopiaren truke ordainduta, kontsumigarriak eta matxurak barne) edo ekipoa geratu, kontratu hori gabe. Azken kasu horretan ikastetxeak tonerra eta fusorea erosi eta aldatu beharko lituzke amaitzen diren aldiro, baita matxura gertatzen bada, konpondu edo berri bat erostea merezi duen baloratu.

Laguntza gisa, dokumentu honetan eskaintzak eskatzeko garaian exijitzea gomendatzen diren hainbat kontu tekniko aipatzen dira.

Gogoan izan fotokopiagailua hornitzen duen enpresako teknikariak konfiguratu behar duela fotokopiagailua ikastetxeak behar dituen ordenagailuetan. Horretarako, ikastetxeak aldez aurretik adostua eta erosketa edo renting kontratuan zehaztua izan beharko du.

Lan hori egin ahal izateko, EAZk aldi baterako pasahitza emango dio teknikari horri, eta bere lana erraztuko dion tresna informatiko bat jarriko dio eskura.

Ikastetxeak enpresa hornitzaileren baten kontaktua behar badu, utnt6@educacion.navarra.es helbidera idatziz eska ditzake.