Inprimagailuak

Terminoak bereiztearren, honako gailu hauei Inprimagailuak eta Fotokopiagailuak deituko diegu:

Inprimagailua: funtzio anitzeko ekipoa, A3 formatuan inprimatzen ez duena, ikastetxeak erosi eta tonerra bere kontura aldatzen duena, inbentariatuta dagoena eta Sailak Conasarekin sinatuta duen matxurak konpontzeko kontratuaren baitan dagoena. Homologatuta daude.

Fotokopiagailua: Tamaina handiko eta prestazio altuko kopiagintza-makina, A3 formatuan inprimatzen duena, ikastetxeetako atezaintzan egon ohi dena, Sailak Conasarekin sinatuta duen matxurak konpontzeko kontratutik eta  inbentariotik at dagoena; izan ere, ikastetxeak bere kontratu propioa du, inprimatutako orri bakoitzeko ordaintzen duena, tonerra aldatzea eta matxurak konpontzea barne. Ez daude homologatuta.

 

Homologatutako inprimagailuak:

Koloretan inprimatzea ezinbestekoa denean izan ezik, gomendagarriagoa da zuri-beltzeko inprimagailua erabiltzea, sistema sinpleagoa duelako eta, beraz, sendoagoa delako.

Ikastetxeetan kopiagintzako fotokopiagailua erabili beharko litzateke (nahiz eta deserosoagoa izan kopien bila joan behar izatea), eta ahalik eta inprimagailu txiki gutxien banatu beharko lirateke (ahalik eta gutxien, Zuzendaritzan eta Administrazioan, adibidez).

Behar diren inprimagailu gutxi horiei dagokienez, bulegoetarako pentsatutako ekipo profesionalak izan behar dute, eta ez etxean erabiltzeko diseinatutako inprimagailu txikiak (nahiz eta merkeagoak eta txikiagoak izan); horregatik, ikastetxeak homologatutakoetara mugatu behar du.

 

Zuri-beltzeko laser inprimagailua

  • Funtzio anitzekoa (inprimatzen du, kopiak egiten ditu y eskaneatzen du.)
  • USB, Ethernet, eta WIFI konexioak.
  • Duplex inprimaketa automatikoa
  • Inprimaketa abiadura: 34 ppm
  • Hilean 2.000 orrialde arteko inprimaketa bolumenerako dimentsionatuta.
  • 250 orrialdeko edukiera duen paper sarrerako kaxoia.
  • AAD erretilua (Dokumentuen elikadura automatikoa), 50 orrirako edukierarekin.
  • Ukipen pantaila.
  • Zuri-beltzeko laser inprimagailua eskatzeko txantiloia (Libreoffice programarekin ireki)

 

Koloreko laser inprimagailua

  • Funtzio anitzekoa (inprimatzen du, kopiak egiten ditu y eskaneatzen du)
  • USB, Ethernet, eta WIFI konexioak.
  • Duplex inprimaketa automatikoa.
  • Inprimaketa abiadura: 26 ppm
  • Hilean 3.000 orrialde arteko inprimaketa bolumenerako dimentsionatuta.
  • 250 orrialdeko edukiera duen paper sarrerarako kaxoia.
  • AAD erretilua (Diokumentuen elikadura automatikoa), 50 orrirako edukierarekin.
  • Ukipen pantaila.
  • Koloreko laser inprimagailua eskatzeko txantiloia (LibreOffice programarekin ireki)

 

Inprimagailuak tonerrarekin hornitzen dira. Ikastetxeak ordezko toner-kartutxoak erosi behar dituenean, eskaera-txantiloiaren bidez erosi ahal izango ditu, edo zuzenean edozein informatika-dendatan (ikastetxeak nahiago badu, toner-kartutxo bateragarriak eros ditzake, ez da beharrezkoa jatorrizkoak izatea).