GLPI Inbentarioa

GLPI aplikazioaren bidez, ikastetxe bakoitzak bere ekipo informatikoen inbentarioa kontsulta dezake, ikastetxeetarako GLPI erablitzeko eskuliburu honetan azaltzen den bezala.

Aplikazio horretan, ikastetxeko informatika ekipo guztiek (fotokopiagailuak izan ezik) honako hauek dituzte:

  • Adierazgarria den eta Nafarroako gainerako ikastetxeetan daudenetatik bereizteko balio duen izen bat, honako nomenklatura honi jarraituz.
  • Inbentario zenbaki bat, ekipoak duen eranskailuan ageri denarekin bat datorrena.

Ekipo bakoitzaren inbentario zenbakia duten eranskailuak (edo serigrafiak) oso garrantzitsuak dira, erabiltzaileak matxura baten berri EAZri eman behar dionean identifikatu ahal izateko.

Eranskailu horiek desagertuz gero, ikastetxeak edozein eranskailu ipini beharko du, betiere inbentario zenbaki berarekin (GLPIn bila daiteke), edo, zenbaki hori ekipoan errotulatu.

Zerbitzu eskaeren atalean, honako hauetarako jarraibideak eta eskaerak daude:

Eranskailuak edo inbentario zenbakiak eskatzea

Ekipo informatikoari baja ematea GLPI inbentarioan

Ekipo informatikoari alta ematea GLPI inbentarioan

Aldaketak inbentariatutako ekipoetan

GLPIren pasahitz berria

Ikastetxean bertan ekipoen lekualdatzea

Ikastetxeak ekipo informatiko bat ikastetxeko gune batetik bestera mugitzea erabakitzen badu, bere baliabideekin egin beharko du, Sailari ezer jakinarazi behar izan gabe eta inolako baimenik eskatu gabe.

Homologatu gabeko ekipoen inbentarioa

Ikastetxe batek homologatuta ez dagoen ezaugarri bereziko ekipamendu informatikoa erosi behar badu, aurretik Hezkuntzako IKT Azpiegituren Atalarekin kontsultatu beharko du, dpto-utnt6@educacion.navarra.es  helbidera idatziz.

Baimena jaso ondoren, hornitzaileari jakinarazi beharko dio, sail horrekin harremanetan jartzeko, ekipoak (etiketatuak, inbentariatuak, Saileko sistema eragilearekin, ordenagailua izanez gero, etab.) nola hornitu behar diren azal diezaion.

Erosketa internet bidez egiten bada:

  • Ordenagailua bada, W10 PRO lizentzia duela ziurtatu behar du, dagokion inbentario eranskailua lortu (edo bestela, inbentario zenbakia), eta Hezkuntzako W10 instalatu.
  • Gainerako gailuentzat (pantailak, adibidez), ikastetxeak inbentario eranskailua lortu beharko du (edo inbentario zenbakia), eta dagokion zerbitzu eskaeraren bitartez GLPIn alta eskatu beharko du, horretarako, honako datu hauek beharko ditu: marka, modeloa, serie zenbakia, hornitzailea, hornidura data, bermea eta inbentario zenbakia.

Beste ekipo batetik klonatutako ordenagailu baten inbentariatzea.

Software>Ekipoak klonatzea atalean adierazitako jarraibideak bete behar dira.