Arbel digital interaktibo + proiektagailua

Hezkuntza Sailak monitore interaktiboak erostea gomendatzen du, arbel interaktiboak + proiektagailuak erosi beharrean, webgune honetan bertan monitore interaktiboen epigrafean azaltzen den bezala.

Hala ere, arbel digital interaktibo bat erostearen alde egiten bada, arbel digital interaktiboen ezaugarri nagusiak kontuan hartu behar dira:

  • Formatu panoramikoa 16:10 da, lehengo 4:3 formatuaren ordez
  • Tamaina: 88 hazbete edo gehiago

Formatu panoramikoa hautatu egin da, ordenagailu eta eramangarrietan formatu zabalduena delako, eta horrek informazioa deformatzea edo proiekzio guneak galtzea eragozten duelako. Horrez gain, 4:3 formatuko (78 hazbete normalean) PDI-ak  baino proiekzio azalera askoz handiagoa eskaintzen dute. Formatu panoramiko hau bat dator proiektoreen formatuarekin.

Arbela proiektagailu batekin batera erosi behar bada, hauetako bat aukeratu beharko da:

  • Distantzia laburreko proiektagailua, proiekzio azaleratik metro batera kokatuta gutxi gorabehera, hormara ainguratuta. Kasik ez ditu itsualdirik eta itzalik eragiten.
  • Distantzia ultra-laburreko proiektagailua, proiekzio azalerara itsatsita kokatzen da. Besteak baino garestiago da, baina ez ditu itsualdirik eta itzalik eragiten.

Hurrengo estekan klik eginda Arbel digitala + proiektagailua eskatzeko txantiloia deskargatzen ahal da (Libreoffice programarekin ireki).