Proiektagailua

Honako ezaugarri nagusiak dituzten proiektoreak hautatu egin dira:

  • Modu panoramikoko faktorea (WXGA bereizmena), ordenagailu eta eramangarrietan formatu zabalduena delako, eta horrek informazioa deformatzea edo proiekzio guneak galtzea eragozten duelako.
  • Distira bera kolore zein zuri-beltzean.
  • 3LCD Teknologia.
  • VGA eta HDMI bideo sarrerak.

Proiekzioan bi teknologia mota existitzen dira; DLP eta 3LCD. Kasu honetan, homologatutako proiektagailuak 3LCD teknologia dute. Garestiagoa bada ere eta fabrikatzaileen lehen lerroko markek soilik erabiltzen badute ere, honako abantailak eskaintzen ditu:

  • Distira bera dute kolore zein zuri-beltzean. DLP teknologiadun proiektoreak aldiz, haien zehaztapenetan adierazitako (hau da, irudiak zuri-beltzean proiektatzeko erabiltzen den distira) distiraren heren bat dute kolorean proiektatzean.
  • Ez dituzte DLP proiektoreetan hainbeste arazo sortzen dituzten elementu mekanikoak, hala nola koloretako gurpil birakaria edo mikroispilu mugikor ugari dituen DMD txipa.

Komenigarria da gogoraraztea, fabrikatzaileen beraien arabera, oro har, bi lanpara aldaketako bizitza erabilgarria dutela proiektoreak. Denbora pasa ahala lenteak opaku bihurtzen baitira eta distira, argitasuna eta garbitasuna galtzen baitute, baita lanpara berriak instalatzen badira ere.

Distantzia ertaineko proiektagailua

Ohikoena da, proiekzio azaleratik metro batzuetara kokatzen da.

Homologatutako bi ekipo daude: bata estandarra, ikasgeletarako pentsatua, eta bestea, espazio handietarako pentsatua (FullHD bereizmena eta 4.000 lumen).

Distantzia ultra-motzeko proiektagailua

Proiekzio azalerara itsatsita kokatzen da. Besteak baino garestiago da, baina ez ditu itsualdirik eta itzalik eragiten. Arbel digital interaktibo batekin erabiltzeko pentsatuta dago.

Hurrengo estekan klik eginda Distantzia ultra-motzeko proiektagailua eskatzeko txantiloia deskargatzen ahal da (LibreOffice programarekin ireki).