Sare itunduan eta ikastoletan dauden beharrak biltzea

Ikastetxeek eta Departamentuak berak atzeman dute ikasle batzuek ez dutela prestakuntza eredu ez-presentzialean sartzeko aukerarik, ez baitituzte hartarako behar diren baliabideak.

Horregatik, eta hasiera batean informazio moduan, Hezkuntza Departamentuak jakin behar ditu sare itunduko ikastetxeek eta ikastolek egun dituzten beharrak, ekipamendu informatikoari eta konektagarritasunari dagokienez.

Horretarako, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuak kalkulu-orri bat jarriko du ikastetxeen eskura, eta horiek bete beharko dute konektagarritasun beharrei buruzko oinarrizko informazioa adieraziz.

Beharrak dituzten ikastetxeek eskatutako informazioa eman beharko dute maiatzaren 6ko 15:00ak baino lehen.

Nola jasoko da kalkulu-orria?

Ikastetxe itunduetako zuzendariek, idazkariek eta horien ondokoek mezu bat jasoko dute Educako barne mezularitzaren bidez, kalkulu-orria erantsita. Bertan ikastetxean matrikulatutako ikasleen zerrenda agertzen da, eta betetzeko zutabe batzuk.

Zeintzuk dira bete beharreko datuak?

Ikastetxean matrikulatutako ikasle guztien zerrenda agertzen da kalkulu-orrian; eta zerrenda horren eskuinean, hiru zutabe, galdera hauekin:

  • Ordenagailu bat behar du? Bai edo Ez aukeratu behar dugu.
  • Interneterako sarbiderik ba al du? Hiru aukera daude: Bai / Ez / Bai, baina eskasa
  • Oharrak. Informazio osagarria gehitzeko.

Kalkulu-orria dagoen bezala errespetatu behar da, galdu behar ez diren ezkutuko identifikatzaileak dituelako. Iragazkiak aplikatu daitezke, baina ezin da ordenatu, ezta ilarak txertatu ere.

Ikasle guztien datuak bete behar dira? 

Ez, bakarrik beharrak dituzten ikasleenak bete behar dira.

Nola sartzen da Educako mezularitzan fitxategia eskuratzeko?

Nabigatzaile eguneratua erabili (ahal dela Firefox edo Chrome).

https://educages.navarra.es helbidean sartu

Educako kredentzialak sartu. Ez badakizkizu, laguntzara jo.

Educan zaudela, gutun-azaltxoaren irudia zapaldu:

 

 

Ekintza horrek barne mezularitzara eramanen zaitu (Roundcube). Bertan, beste mezu bat agertuko da, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuko zuzendariarena (Juan Ardaiz):

 

Nola hartzen da fitxategia?

Mezua ireki. Erantsitako fitxategia agertzen da bertan:

 

 

Klik bikoitza egin erantsitako fitxategian.

Nabigatzailearen ezarpenen eta sistema eragilearen arabera, galdetu gabe gordeko da edo nahi den tokian gordetzeko aukera emanen da.

Fitxategia Microsoft Office (2007tik aurrera), Libre Office eta Open Office programekin irekitzen ahalko da.

Barruan zaudela, zer egin behar da?

Dokumentua editatu behar da. Baliteke Editatu botoia zapaldu behar izatea editatu ahal izateko.

 

 

Oroitu kalkulu-orria dagoen bezala errespetatu behar dela, galdu behar ez diren ezkutuko identifikatzaileak dituelako. Iragazkiak aplikatu daitezke, baina ezin da ordenatu, ezta ilarak txertatu ere.

Konektagarritasun beharrak dituzten ikasleak bilatu (iragazkiak edo bilaketak erabiltzen ahal dira) eta galderei erantzun, erantzunak zabalgarrien bidez hautatuz:

 

 

Bete ondoren, kokapen ezagun batean gorde behar da:

 

 

Bete ondoren, zer egin behar da fitxategiarekin?

Educako barne mezularitzaren bidez bidali behar da, jatorrizko mezuari erantzunez.

 

 

Fitxategia erantsi:

 

 

Eta bidali: