Chromebooken kalteen eta hausturen konponketa

Mota guztietako hausturak hartzen dira kaltetzat (pantaila hautsiak, lekuz kanpo dauden bisagrak, pitzatutako txasisak, erauzitako teklak, etab.), baita ekipoaren gaineko likido isuriak ere. Eta ez matxurak edo funtzionamendu akatsak, ezta ekipoen ohiko higadura ere (eremu marratuak edo koloregabedunak).

Ikasle baten chromebooka akatsen bat duenean, lehenbailehen konpondu behar da, ikasturtea amaitu arte itxaron gabe, nahiz eta erabiltzeko ezinbestekoa ez den elementu bati eragin (adibidez, bisagra bati, txasisaren izkina bati edo gutxi erabilitako teklaren bati).

Horretarako EAZra deitu behar da GLPIn intzidentzia bat ireki dezan. Conasak ekipoa konponduko du, eta intzidentziari dagozkion azalpenak eta konponketaren faktura gehituko dizkio (GLPIk automatikoki mezu bat bidaliko du ikastetxeko helbide elektronikora, intzidentziaren eguneraketa bakoitzarekin).

Ondoren, Conasak konponketa ikastetxeari kokbratuko dio (izan ere, hark ordaindu behar ditu konponketa horiek lehenik eta behin, eta ekipoak egoera ezin hobean daudela zaindu behar du).

Conasak haustura horiek konponduko ditu (ez dira matxurak), prezio-zerrenda honen arabera:

Chromebookak konpontzearen kostua (BEZa barne)

 11,6” Pantaila ordezkatzeagatik

90 euro 

 11,6” Ukipen pantaila ordezkatzeagatik

90 euro 

 14” Pantaila ordezkatzegatik

112 euro 

 Teklatua ordezkatzeagatik

100 euro 

 Touchpada ordezkatzeagatik

60 euro 

 Txasisa ordezkatzeagatik

118 euro 

 Bi bisagra ordezkatzeagatik

85 euro 

 Elikatze konektorea ordezkatzeagatik

90 euros 

 Kaltetutako USBak ordezkatzeagatik

50 euros 

 Audio konektorea ordezkatzeagatik

36 euro 

 Bateria ordezkatzeagatik

105 euro 

 Bateragarria den kargagailuaren horniduragatik

35 euro 

 

Ikastetxeak ikaslearen familiari erreklamatuko dio konponketaren kostua ordain dezala (ikastetxeak aldez aurretik oradindu duenta), ikasle hori akatsaren erantzule izan ez dela uste ez badu behintzat.

Ekipoaren salmenta balioa gehienez ere erreklamatu ahal izango da, taula honen arabera:

  Salmenta balioa (ekipo berri baten kostuaren %)
Lehenengo urtea 100 %
Bigarren urtea 90 %
Hirugarren urtea 75 %
Laugarren urtea 60 %
Bostgarren urtea 45 %
Seigarren urtetik aurrera 24 %
 

Ikastetxeak bere gain hartuko du ikaslearen legezko arduradunei jasanarazitako salmenta-balioaren eta konponketaren benetako balioaren arteko alde ekonomikoa.

Familiak ordaintzeari uko egiten badio, ikastetxeak chromebook bat utzi ahal izango dio ikasle horri ikasgelan erabiltzeko, baina ez dio utziko etxera eramaten. Era berean, familia horri jakinaraziko dio Hezkuntza Sailak kasu bakoitza baloratu ahal izango duela eta egokitzat jotzen dituen legezko ekintzak hasi ahal izango dituela.

Ikastetxeak uste badu ikaslea ez dela chromebook baten hausturaren erantzule, faktura ordaindu beharrean, zuzendariak txosten bat bidali beharko du utnt6@educacion.navarra.es helbidera, departamentuak bere gain har dezan konponketaren kostua. Txosten horretan honako hauek jaso behar dira:

  • Chromebooka esleituta duen ikaslearen izena eta kurtsoa.
  • Haustura zer inguruabarretan gertatu den, eta zergatik uste duen ikaslea ez dela hausturaren erantzulea.
  • Haustura horri lotutako GLPIren inzidentzia zenbakia.