Webak ostatatzeko zerbitzua ikastetxeentzat

2021/22 ikasturtetik aurrera, web argitalpenerako kode irekiko edukien kudeatzaile berri bat jarriko da ikastetxe guztien eskura. Hurrengo formularioaren bidez, webgune berri bat sortzeko eskaera egin daiteke:
 

https://ikasNova.digital/group/guest/solicitud-sitio-web-de-centro-con-liferay

Webgune berriak ikastetxe bakoitzak egokitu ahal izango duen eredu korporatibo batetik abiatuta sortuko dira.

Dagoeneko existitzen diren webguneak plataforma berri honetara migratzea errazteko helburua duen tresna bat garatzeko lanean ari dira. Egun duten webguneari eusten dioten ikastetxeei, segurtasuna eta erabilgarritasuna bermatu asmoz,  sostengua ematen jarraituko zaie, betiere mantenu lan zuzentzaile klabean, blogs@educacion.navarra.es postaren bidez. Webgune horiei aldiz, ez zaie arreta pertsonalizaturik emango, ez eta bilakaerazko mantenu lanik ere.

Hurrengo albistean informazio gehiago duzue: Ikastetxeen webgunetarako plataforma berria

Webak ostatatzeko zerbitzua irakasleentzat

Multiblog plataformaren bidez irakasleentzako blogak sortzea

Hezkuntza Departamentuak blog hezigarrien zerbitzu bat du eta, bere kudeaketa-esparruan dauden ikastetxeetan jardunean ari den edozein irakaslek eskatzen ahal du zerbitzu hori. Zerbitzu honi buruzko xehetasun gehiago jasotzeko, jo orrialde honetara: bloga eskatzea.