Hardware, software edo sarearekin lotutako intzidentziak.

Intzidentzien berri bakarrik telefonoz (848 42 50 50) jakinarazi behar zaizkio EAZri (Erabiltzaileentzako Arreta Zentrora), inoiz ez posta elektroniko bidez.

 

 

 

​​1) Ikastetxeko sarearekin lotutako arazoak (Internet konexioa, kableatua edo wifia):

  • Hezkuntza teknologien koordinatzaileak edo zuzendaritzak jakinarazi behar ditu.
  • Ikastetxeak ez du komunikazio-armairua manipulatu behar.

2) Informatika tresneriaren matxurak:

  • Matxura hauteman duen erabiltzaileak jakinarazi behar ditu (Irakasleak edo ikastetxeko langileak)
  • Deitzen duen erabiltzaileak, matxuratutako ekipamenduaren aurrean egon beharko du (EAZko teknikoak beharrezkoak diren probak egin ditzan)
  • Dei bakoitzean, tresna informatiko bakar baten matxuraren berri eman daiteke.
  • Ez dira intzidentziak pilatu behar, hauek sortu ahala jakinarazi behar dira.
  • Deitzen duen pertsonak matxuratutako ekipoa identifikatu beharko du, identifikazio-eranskailuan edo serigrafiatuta dagoen inbentario zenbakia adierazita. Eranskailua kenduta egotekotan edo inbentario zenbakia irakurtezina bada, ikastetxeko hezkuntza teknologien koordinatzaileari esan beharko zaio, zenbakia birjarri dezan:

 

Aintzat hartuko diren intzidentziak:

  1. Hurrengo tresnen matxurak: Ordenagailuak, pantailak, ordenagailu eramangarriak, Chromebookak, Chromeboxak, proiektoreak (lanparak izan ezik), arbel digitalak, monitore interaktiboak, dokumentu irakurgailuak, inprimagailuak (tonerra, fusorea eta fotoeroalea izan ezik), etab.
  2. Ordenagailuen Windows 10etan eta ordenagailuetara konektatutako ekipoen aplikazioen arazoak (arbel digitalen sw, dokumentu irakurgailuak, inprimagailuak etab.)
  3. Ikastetxeko ekipo informatikoetan suertatzen diren arazoei erantzungo zaie, jatorria edozein dela ere (berdin dio ikastetxeak ala Hezkuntza Sailak erosi dituen), eta antzinatasuna edozein dela ere.
  4. Ikastetxeko sareko intzidentziei erantzungo zaie (Interneterako konexioa, sare harguneak eta wifia).

 

Aintzat hartuko EZ diren intzidentziak:

Kolpeei, erorikoei, nahita eragindako kalteei, lapurretei, ekaitzei, tentsio-pikoei, suteei, uholdeei eta abarrei egotz dakizkiekeen intzidentziak ez ditugu gure gain hartzen.

Kasu hauetan, konponketa (edo birjartzea) Ikastetxeak ordaindu behar du:

  • Ekipamenduak ikasle baten kolpe, eroriko edo nahitako kalteren bat jasan badu, ikastetxeak konponketaren edo birjarpenaren zenbatekoa eskatu beharko dio familiari. 
  • Ekipamendua lapurtu badute, edo desordena elektrikoengatik (tentsio-pikoak, ekaitza, etab.), sute batengatik edo uholde batengatik matxuratu bada, Nafarroako Gobernuak kontratatuta duen aseguru batek hartzen du bere gain (1.000 €-ko frankizia badu ere). Horretarako, ikastetxeak honako hau egin beharko du:

Ikastetxeak ekipamendua konpontzea erabakitzen badu, edozein denda informatikori eska diezaioke aurrekontua, edo CONASA enpresari (mjhualde@conasa.net), chromebooken kasuan izan ezik, aurrez ezarritako prezioekin konpondu behar baititu CONASAk.

Ikastetxeak ekipo berri bat erostea erabakitzen badu (konpondu beharrean), homologatutako bat beharko du izan.

 

Intzidentziak konpontzeko prozedura:

  1. EAZko teknikariak urrunetik eta unean bertan konpontzen saiatuko dira telefonoz jakinarazitako intzidentzia.
  2. Urrunetik konponketa posible ez bada, ikastetxera teknikari bat bidaliko da, intzidentzia konpondu dezan edo ordezko ekipamendua utz dezan, ikastetxeari inongo kosturik suposatu gabe. Horretarako, Hezkuntza Sailak kanpo enpresa batekin kontratu bat sinatuta du, eta urteko kuota bat ordaintzen zaio, intzidentzia kopurua edo ordezkatutako ekipo kopurua edozein delarik ere. Hurrengo estekan kontratuaren laburpen bat aurki daiteke, bertan barnebiltzen diren, eta kanpoan geratzen diren ekipoak ikus daitezke, baita aurreikusitako ekintzak eta kontratuak barnebiltzen dituen egoera guztiak.
  3. .EAZtik intzidentzia guztiak berrikusten badira ere, ikastetxea da azken batean arazoa ondo konpondu den ala ez hobekien dakiena. Ikastetxeak EAZra deitu beharko du soluzioarekin ados ez badago, intzidentzia berrireki dadin.

 

Intzidentzia egoeraren inguruko kontsultak:

GLPI aplikazioaren bidez, ikastetxe bakoitzak bere inbentarioa kontsultatu dezake, intzidentzien egoera egiaztatu, edo hauen gaineko jarraipenak gehitu (informazio berria edo erreklamazioak).

Ikastetxeendako GLPI erabileraren inguruko eskuliburu honetan azaltzen dira ekintza guzti horiek nola egin.

 

Telefoniako intzidentziak

Eskolak:

Matxurarik izanez gero, dagokion udaletxera deitu behar da.

Haur-eskolak eta Institutuak:

Matxura izanez gero, mezu bat bidali behar da cau@navarra.es helbidera edo 848 42 55 55 telefonora deitu (CAU/EAZ orokorra da, ez hezkuntzakoa)