Software izozkailua / Blokeatutako ekipoak

Antzina, ikastetxeetan software izozkailu bat erabiltzen zen, eta ordenagailua berrabiatzean disko gogorraren C partizioan (sistema eta aplikazioak) izandako aldaketak ez ziren gordetzen.

Nahiz eta abantaila handia den ikasleen balizko ekintza desegokien aurrean, eta oso ondo funtzionatzen duen etxe esparrurako, eragozpen handia da ikastetxetan dauden milaka ekipoak modu masiboan eta zentralizatuan kudeatzeko orduan: Windows 10ean hobekuntzak masiboki ezartzeko eta arazoak konpontzeko zailtasunak, softwarea urrutitik instalatzeko, antibirusarekin bateraezintasunak, inbentario agentearekin arazoak, FOGen agentearekin arazoak, etab.

Hezkuntzako W10a duten ordenagailuetan, sistema eragilean zenbait murrizketa aplikatzeko aukera dago, ikasleek ekintza desegokiak egitea eragozten dutenak, eta aldi berean Sailak egiten dituen hobekuntzak eta eguneratze masiboak ezartzea erraztuz.

Horiei “Blokeatutako ekipoak” deituko diegu, "Izoztutakoak" jarri beharrean, eta murrizketak Castellano eta Euskara erabiltzaileei aplikatzen zaizkie, ez erabiltzaile administratzaileei; beraz, EAZtik egiten diren aldaketak eta hobekuntzak arazorik gabe ezarriko dira, eta ez da gatazkarik egongo gainerako sistemekin eta konponbideekin.

Hori dela eta, Hezkuntza Sailak egindako Windows 10ean debekatuta dago edozein software izozkailu erabiltzea.

Esteka honetan azaltzen da Sailaren W10 duen edozein ekipo nola blokeatu eta desblokeatu, baita erabiltzaileak ikusiko dituen murrizketak eta aldaketak ere.