Hezkuntza Sailari ekipamendu informatikoa eskatzea

Hezkuntza Sailak ofizioz ekintza desberdinak egiten ditu ikastetxeetako ekipamendu informatikoa hobetzeko eta berritzeko asmoz:

  • Ikastetxe berriendako ekipamendua.
  • Monitore interaktiboen hornidura, Lehen Hezkuntzako,  DBH-ko eta BATXILERGOko gela arrunt denetan, baita lehen hezkuntzako ia gela arrunt denetan ere, eta zenbait ikasgela zehatzetan ere (PCA, UCE, DC/PMAR, TGD (trantsizio unitateak),  EBO, Ikasgela alternatiboak eta CFPE). Monitore interaktibo hauek hornitzerako orduan, ikastetxeak lehendik zituenak hartu dira kontuan, ikastetxeak bere kabuz lortutak baziren ere (Ikastetxearen aurrekontutik, APYMAtik, udaletxetik)
  • Lehen Hezkuntzako,DBHko, Batxilergoko eta Oinarrizko Lanbide Heziketako Chromebooken hornidura.
  • Zaharkituta geratzen ari diren ordenagailuak berritzea, Sailak ezarritako irizpide teknikoaren arabera.

Hezkuntza Sailak ofizioz egiten ditu ekintza hauek guztiak, aurrekonturik izanez gero. Ikastetxeek ez dute inongo eskaerarik egin behar.

 

Jarduera horiek asetzen ez dituzten beharrei, hala nola unean uneko ekipoak erosteari, ikastetxeek beren aurrekontuaren bidez erantzun behar diete, ekipo homologatuak erosiz, "ikastetxeak ekipo informatikoak erostea" izeneko atalean adierazten den bezala.