Tabletak

Android edo iPadOS sistema eragilea duen tableta homologatu beharrean (gure etxeetan erabiltzen ditugunak bezala), Chrome OS sistema eragilea duen tableta homologatu da (ChromeBookek erabiltzen duten sistema berdina), horrek dakartzan abantailekin.

Gailu hauek ChromeTAB dute izena, eta erabiltzaile desberdin askok erabiltzeko aukera ematen dute; izan ere, beren hezkuntzako kontuarekin logeatzean, zuzenean sartzen dira haien Googleren markatzaileetara, luzapenetara, konfiguraziora eta ingurune osora (Gmail, Drive, Classroom, etab).

Tableta hauek bereizmen handiko pantaila bat dute (QXGA), baita WACOM teknologia ere, idazkera naturala ahalbidetzen duena, eskuz idaztearen zehaztasuna errepikatuz.

Ezaugarriak:

  • 9'7 hazbeteko pantaila, QXGA bereizmenarekin et IPS teknologiarekin.
  • Idazkera arkatza (tabletan bertan gordetzen da)
  • 4 GB-eko RAM memoria.
  • 32 GB-eko biltegiratzea.
  • Bateriaren 9 orduko iraupena.
  • ChromeOS sistema eragilea.

ChromeTAB-ak Googleren lizentzia bat dute, horrela, Hezkuntza Sailak kontsola zentral baten bidez kudeatu ahal ditu, baimenak aplikatuz, eta ekipoa zein erabiltzailek erabili duten jakinez.

Hurrengo estekan klik eginda ChromeTAB eskatzeko txantiloia deskargatzen ahal da (LibreOffice programarekin ireki).

 

GOOGLEK 2023TIK AURRERA CROMETABETAN EGUNERATZEAK ETEN EGINGO DITUENEZ, GAILU MOTA HORI HORNITZEARI UTZI ZAIO.

FABRIKATZAILEEK ANTZEKO GAILUREN BAT NOIZ ATERAKO ZAIN GAUDE.

BITARTEAN, IKASTETXEREN BATEK TABLETA BAT EROSI BEHAR BADU, UKIPEN-CHROMEBOOK BAT EROSI BEHARKO DU, PANTAILAREKIKO 360º TEKLATUA BIRATZEAN CHROME OS SISTEMA ERAGILEA DUEN TABLETA BAT BEZALA FUNTZIONATZEN DUENA.