angle-left 35.000 euroko diru-laguntzak Iruñean edo Iruñerrian Batxilergoa edo LH egiten ari diren Pirinioetako 74 ikasleren garraiorako

Ikasturte honetan 472,97 euroko banakako laguntza jasoko dute

2021/11/11

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, erabaki du zuzeneko diru-laguntzak ematea Pirinioetako bailaretako udalerrietan bizi diren eta Iruñeko edo Iruñerriko ikastetxeetan 2021-2022 ikasturtean diharduten Batxilergoko edo Lanbide Heziketako 74 ikasle garraiatzeko.

Laguntzaren zenbateko osoa 35.000 eurokoa da, eta ikasle bakoitzak 472,97 euro jasoko ditu. Ikasle kopurua EDUCA plataforman dago jasota, aurtengo urriaren 18an eguneratutako datuen arabera.

Zuzeneko laguntza horiek Nafarroako 2021erako Aurrekontu Orokorrei buruzko irailaren 29ko 20/2020 Foru Legean sartutako zuzenketatik eratortzen dira. Zuzenketa hori “Pirinioetako Mahaia” delakoaren ekimenez onetsi zen, eta guztira 35.000 euro ditu.