angle-left Gobernuak 2020ko birjarpen-tasari dagozkion unibertsitateaz kanpoko irakasleen 332 lanpostu sortzea onartu du

279, B mailakoak dira, eta gainerako 53ak A mailakoak

2020/11/19

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, foru dekretu bat onartu du unibertsitateaz kanpoko irakasleen 332 lanpostu sortzea onartzeko, 2020ko birjarpen-tasari dagozkionak. Horietatik 279 B mailakoak dira, eta gainerako 53ak A mailakoak.

Zehazki, B mailako plazak 189 maisu-maistrarenak eta 90 Lanbide Heziketako irakasle teknikoarenak dira. Bestalde, A mailako plazak honako hauek dira: 12 plaza Musika eta Arte Eszenikoetako katedradun izateko, 9 plaza Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasle izateko eta 32 plaza Bigarren Hezkuntzako irakasle izateko.

Gainera, beste 23 plaza egongo dira % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandarako, honela banatuta: bigarren Hezkuntzako irakaslea (2 plaza), maisua (15 plaza) eta LHko irakasle teknikoa (6 plaza).

Lanpostuen espezialitatea eta hizkuntza plantilla organikoa aldatzeko foru dekretu batean ezarriko dira, sartzeko hautaproben deialdia egin aurretik.