angle-left Iparralde, Sanduzelai auzoko ikastetxea, prest izanen da ikasturtea hasteko

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutu berriaren lanak bukatzear ditu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak. Eraikina, aurreikusi bezala, prest izanen da 2018-2019 ikasturteko ikasleak hartzeko. Gaur bertan, Sanduzelaiko zentro berria ezagutzen izan dira Hezkuntzako Kontseilaria eta Zuzendari orokorra  

2018/08/07

Kontseilaria eta Zuzendari nagusia Iparralde ikastetxeko lanak ikusten izan dira

D ereduko ikastetxea izanen da eta guztira DBH-ko 6 lerro izanen ditu (ez du batxilergoa eskainiko). Bestelako ekintzetara zuzenduriko 10 ikasgela izanen ditu (musika, zientzietako laborategia, plastika, teknologia, informatika…) eta gainera liburutegia, soinketa-lekua, administraziorako gunea eta bestelako espazioak ditu. Den-dena eraikinak dituen barruko 5.300 metro koadrotan eta inguruak hartzen duena kontutan izanda, 8.745 m koadroko lur-zatia izanen da, helburu horretarako Iruñeko Udalak emandakoa.

Arkitektura bera, 3.ardatz hezigarria

Helburu pedagogikoen zerbitzura jarri da arkitektura-diseinua, eta ez alderantziz. Loris Malaguzzi hezitzaile aski ezagunak esana da hezkuntzak hiru ardatz-hezigarri dituela: haurraren ikaskideak dira lehena, helduak (gurasoak, irakasleak, tutoreak…barne) bigarren ardatza dira eta hirugarrena ingurua bera da. Iparralde zentroa, horregatik, Hezkuntza Departamentuak proposaturiko metodologia pedagogikoak ahalbideratzeko espazioa da: ikasgela bikoitzekin, maila baxuko leihoak ditu, panel mugikorrak, ikasgelen arteko barne-komunikazio kanala, kanpoalde hezigarria, antzoki txikia…

Eraikinak gainera, Nafarroako Gobernuak duen zuntz optikora du konexioa. Azken belaunaldiko WIFI sarea izanen du, Internet konexioa bermatzeko. Horretarako jakina, informatika ekipamendua jarri da, irakasleen jardunaren garapenean laguntzeko edota kudeaketan erabiltzeko. Monitore interaktiboak ditu, gainontzeko bigarren hezkuntzako zentroetan bezala.

 Eraikinak aisialdirako kanpoalde handia du. Kiroldegi babestua du 44x22 pistarekin. Belardi zabalak ezarri dira, kanpo higiezin egokiekin. Kanpo diseinuak kaleko jolas ekimenak eta ikasgaietan erabiltzeko pentsatuak izan dira.

Hezkuntzako eraikin berriak eta energiaren eraginkortasuna

Iparralde Hezkuntzaren eraikin berri denen modura, energia-eraginkortasuna lehenetsi da eta ikastetxea unitate bateratu moduan egin da, alegia, proiektua eraikin burujabea izanen zelakoan diseinatu zen. Energia kontsumoa zeharo gutxitu da eta A mailako energia-ziurtagiria izanen du. Eraikitze materialetan horregatik lodiera handiko isolamendu sistemak erabili dira, beirate hirukoitzak, estalki metalikoa, eguzki babesak jarri dira eta errendimendu altuko instalazioak.

Bi solairuko zentroan “in situ” deritzon hormigoia erabili da. Kanpoaldeko hormak aurrez-ekoiztutako hormigoi zurikoak dira, estalkia txapazkoa eta leihoak aluminiozkoak izateaz gain zubi-termikoa hausten duten motatakoak dira.

 Kontutan izan da eguzkiaren kontrola. Metalezko hegalak jarri zaizkie hegoaldera ematen duten leihoei, eta aldiz hormigoiko hegal luzeak jarri dira aurrealde bietan. Modu horretan, urteko garai desegokienetan ere eguzki-izpien eraginik ez dute izanen.

Luzera prismatikoko bolumenaz osatua dago zentroa eta hortik irteten dira bigarren mailako bolumenak. Hegalak eta eman zaizkion koloreak kontutan hartuta arkitektura atsegina, dibertigarria eta iradokitzailea lortu delarik.

Hezkuntza Kontseilaria eta Zuzendari Orokorra institutu berria ezagutzen izan dira gaur

 Helburu pedagogikoak, arkitekturazkoak, energiari zein ingurumenari dagozkionak…denen gauzatzea bertatik bertara ikusi nahi zuten Hezkuntzako arduradunek. Gaur goizean, hezkuntza-azpiegituretako zerbitzu burua den Eneko Ardaizekin egin dute Iparralde ikastetxera bisita Maria Solana Arana Kontseilariak eta Roberto Pérez Elortza Zuzendari Orokorrak.

Biek ala biek ikastetxe berriaren barnealdea eta kanpoaldea zaintzeko egin den ahalegina eskertu nahi izan dute. Izan ere “patioak ez lirateke 30 minutuz ikasleria isurtzeko lekua izan beharko. Zentzu horretan orekatu egin dira patioa eta ikasgelaren arteko erabilerak. Jolaslekuak ez daitezen futbol pista hutsak izan, aritzen ez direnak baztertzen dituen espazioak, hain zuzen ere. Era horretan, hezkuntzarako aukerak gehitu egiten dira kanpoaldean. Jolaslekuak ez ezik, ikas-lekuak ere badira” nabarmendu du Kontseilariak.

Zuzendari Orokorrak ere eremu horretaz azpimarratu du “patioaren diseinuak ekintza inklusiboak eta parte hartzaileak sustatzea du helburu, eta batez ere, kanpo aldearen naturalizazioa hartu da kontutan.”

Patioaren eta barrualdearen ekipamenduan hain zuzen ere “zentroko zuzendaritzak izan duen esku hartzea ezinbestekoa izan dela” adierazi du azpiegituren zerbitzu burua den Eneko Ardaiz Ganuzak. Are gehiago, Hezkuntza arduradunek eginiko bisitan izan dira Iparraldeko zuzendaria izanen den Mikel Ripodas eta Ikasketa Burua Miriam Erkizia ere.

Eneko Ardaiz Ganuzak gaineratu duenez “Lehen hezkuntza bukatuta Iparraldera etorriko diren eskoletako Guraso Elkarteek ere parte hartze handia izan dute hasieratik ikastetxearen eraikitzea egoki bezain eraginkorra izan zedin.” Momentuz, Buztintxuri, Auzalar (Orkoien) eta Sanduzelai eskoletatik eratorritako ikasleak hartuko ditu Iparraldek, baita Biurdana utzi eta DBHko 2.maila ikastera joanen direnak ere.

 Proiektuaren egilea Código Arquitectura izan da

Raúl Gil Jimeno, Luis García Albina eta  Patxi Lapetra Iriarte arkitektoek osatzen duten CÓDIGO ARQUITECTURA S.L.P estudioak garatutako proiektua izan da. Exekuzio obrak aldiz, RIO VALLE CONSTRUCCIÓN Y OBRA PÚBLICA, S.L. enpresari esleitu zitzaizkion 4.824.123,82 eurotan (BEZa barne) eta etengabean ari dira lanean entregatze dataren aurretik eraikina amaitzeko.