“Kanpo Lana” hitzarmena sinatu dute Hezkuntza departamentuak eta Erriberriko Udalak - “Kanpo Lana” hitzarmena sinatu dute Hezkuntza departamentuak eta Erriberriko Udalak - Dpto
Vianako Printzea ikastetxe publikoan bizikidetza sustatzeko programaren parte izango da Kanpo Lana hitzarmena
2018/05/07
Maria Solana kontseilaria eta Andoni Lacarra alkatea.
Horretarako Erriberriko udalarekin elkarlanean ari diren bestelako erakunde sozialetan komunitateari zerbitzuak egin beharko dituzte ikasle horiek, kaleratze zigorra saihestu eta bizikidetzan sakontzeko. Izan ere, gaizki portatzeagatik eskolatik kaleratzeak ez du berez ikaslearen portaera hobetzen. Hori dela eta, neurri hauekin bilatzen dena da bestelako inguruneetan aritzeko aukera eskaintzea, ikasleak berak laguntza emateko aukera izan dezan eta herriko erakundeekin elkarlanean arituz ikasleek bestelako errealitate sozialak ezagutu ditzan.
Gaurko hitzarmen sinaduran izan dira, Hezkuntza kontseilari Maria Solana eta Erriberriko alkate, Andoni Lacarra. Akordioa, ikastetxeak, Udalaren eta Hezkuntza departamentuaren bizikidetza zerbitzuarekin batera landu duen askoz anbizio handiagoko programaren parte izango da. Izan ere, Vianako Printzea ikastetxe publikoa Laguntza programara gehitu da. Maria Solana Hezkuntza kontseilariak, zentzu horretan adierazi du, “zinez pozgarria dela Laguntza programara gehitu izana eta horren barruan aniztasuna errespetatzen ikasteko, parte hartze demokratikoa sustatzeko eta lankidetza bultzatzeko ekintzak sustatuko direla jakitea, Oliteko udalarekin elkarlanean eta sarean lan eginez”. Andoni Lacarra, Erriberriko alkateak herrian “Contamos. Convive. Elkaribizi, denok gara partaide” programaren baitan ikastetxe eta herriko elkarteekin batera abiatu duten proiektuaren berri eman du, “ikastetxe barruan zein kanpoan jazarpenari aurre egiteko ekimenak gauzatu eta elkarbizitzan aurrera egitea da egitasmoaren xedea”.