Ameskoabarrenako eskola Hezkuntzaren esku gelditu da zaharberritze lanak egin eta bertako udalari emateko - Ameskoabarrenako eskola Hezkuntzaren esku gelditu da zaharberritze lanak egin eta bertako udalari emateko - Dpto
Zudaireko Eskola-Kolonia eraikinaren jabe den Nafarroako Kutxa Fundazioarekin ondasun-lagatze hitzarmena sinatu du gaur Hezkuntza Departamentuak
2019/07/05
Estibaliz Erdozia Ormazabal, Ameskobarreneko alkatea; María Solana Arana Hezkuntzako kontseilaria; eta Javier Miranda, Nafarroako Kutxa Fundazioko presidentea hitzarmenaren sinaduran.
Jardunean den Maria Solana Arana Hezkuntza Kontseilariak hitzarmena sinatu du gaur Nafarroako Kutxa Fundazioko arduradun Javier Mirandarekin eta Ameskoabarrenako alkate Estibaliz Erdozia Ormazabalekin. Era honetan, Fundazioak dohako ondasun-lagatzea egin dio Nafarroako Gobernuari, eta Hezkuntza Departamentuak hartuko du eraikina berregokitzeko ardura eta ondoren jabegoa Ameskoabarreneko udaletxeari lagako dio, pasa den uztailaren 3ko Gobernuko bilkuran sinatu zen moduan. Berregokitzeko lanek 2.600.000 euroko (BEZ barne) kostua izango dute, eta osotasunean Hezkuntza Departamentuak hartuko du bere gain. Lanak 2020 eta 2021 urteetan gauzatuko dira.
Ikastetxeak Ameskoabarrena, Aranaratxe, Eulate eta Larraona herrietako ikasleei haur eta lehen hezkuntzako zikloak eskaintzen dizkie. Nafarroako Kutxa Fundazioa da egun Ameskoetako ikastetxea dagoen eraikinaren jabea; hain zuzen ere, Haur eta Lehen Hezkuntzako udal jabetza ez duen ikastetxe bakarra da Nafarroan. Alokatze, mantenu zein eraikineko langileen gastuak Hezkuntzako Departamentuak hartzen ditu bere gain.
Horregatik, Hezkuntza Departamentuak interes orokorrekotzat hartu du Ameskoabarreneko ikastetxearen ezohiko egoera arautzea eta horregatik beharrezkoa jo du Ameskoako Ikastetxe Publikoa eskuratu eta berregokitzea; horretarako lanak 2020 eta 2021 urteetan eginen dira. Ondoren, Ameskoabarreneko udalari utziko zaio, Ameskoan Ikastetxe Publikoa egun dagoen lekuan mantentzeak duen garrantziagatik, eta baita eraikinaren interes historiko eta kanpoko eremuarengatik. Kontseilariak akordioa baikorki baloratu du "guztiontzako onuragarria da. Ikastetxea eremu paregabean dago eta bailarako oroimenaren parte da. Azpiegitura hobetzea eta Udaletxearen esku uztea landa inguruneko eskola honen ibilbide historikoa biltzeko modu egokia da eta bat egiten du gure Komunitateko herrietan bizitza sustatzeko Departamentuak zehaztutako estrategiarekin".
Nafarroako Kutxa Fundazioko, Javier Miranda Erro presidenteak "aurten aurkeztutako gure entitatearen 2018-22 Plan Estrategikoaren lau ardatzetako bat da hezkuntza. Horregatik, hitzarmen honek guztiz bat egiten du Fundazioaren egitasmoekin, eta gainera, Plan Estrategikoaren hainbat helburu betetzen ditu. Azpimarratzekoa da gainera Hezkuntza Departamentuarekin zein Ameskoako Bailarako Udaletxearekin sarean lan egitearen garrantzia, eta Zudaire bezalako landa inguruneko herri bati arreta ematea, ekitate geografikoa bilatuz, guzti horrek aparteko garrantzia ematen diote Nafarroako Kutxa Fundazioari akordio honekin".
Azkenik, Solana kontseilariak eskerrak eman dizie "Nafarroako Kutxa Fundazioari hitzarmen hau adosteko agertutako borondateagatik eta udaletxeak eraikina jabegoan izan eta egun egiten dituzten ekintzak bertan garatzen jarraitzeko aukera izan dezan". Hala ere hitzarmenak alde guztiak eraikinaren zati bat hezkuntza ekintzetara bideratzea adostu dute. Gainontzeko tokiak bestelako ekintza kulturalak, gizarte arlokoak zein Bailarako jasangarritasunarekin lotutakoak egiteko erabiltzeko aukera izanen da.
Eraikin historikoa
1.977ko ekainaren 23ko datarekin, Nafarroako Caja de Ahorros y Monte de Piedad kutxak (egun Nafarroako Kutxa Fundazioa) eta Nafarroako Foru Diputazioak (egun Nafarroako Gobernua) hitzarmen bat sinatu zuzten zeinaren bidez lehenak bigarrenari "Zudaireko Udako Eskola" ikastetxe moduan erabiltzeko baimena eman zion. 2010ean hitzarmen hori amaitu zen, nahiz eta Nafarroako Gobernuak Udalekuaren jabegoarekin jarraitu zuen, une oro eraikina Ameskoako Eskualdeko Ikastetxera bideratuz. 2012an bi aldeek, hasiera batean 4 urteko errentamentua zehaztu zuten, ondoren 2019ko ekainaren 30a arte luzatu dena, urteko 25.000 eurorengatik.
Historia horretan sartuko da gaur jarduneko, María Solana kontseilariak, Nafarroako Kutxa Fundazioko presidenteak, Javier Miranda, eta Ameskoabarreneko alkatesak, Estibaliz Erdoiza Ormazabalek sinatutako hitzarmena, zeinaren bidez eskolaren berregokitzea eta Udaletxeari lagatzea jaso den.