DBH laugarren mailako 39 ikaslek jaso dute Jakin-min egitasmoaren agiria - DBH laugarren mailako 39 ikaslek jaso dute Jakin-min egitasmoaren agiria - Dpto
Hezkuntza kontseilariak banatu ditu Jakiunde Akademiak sustatutako ekimenaren 39 agiriak
2018/05/04
Jakin-mina agiria jaso duten ikasleak, Hezkuntza kontseilari, Nafarroako Unibertsitateko Ikerkuntza errektore-orde eta Jakiunde akademia kide Iciar Astiasarán, NUPeko errektore-orde Ramon Gonzalo eta Jakiundeko akademia kide urgazle Nora Alonso.
Hezkuntza kontseilari Maria Solana “Jakin-mina” egitasmoan parte hartu duten ikasleen diploma banaketan izan da gaur, Jauregiko Tronu Aretoan. Jakiunde Akademiak antolatzen duen egitasmoan 65 ikaslek parte hartu dute gaur diploma jaso dute, kontseilariaren eskutik, 39k.
Zazpigarren edizio honetan NUPeko Arrosadiako kanpusarekin batera Tuterako kanpusean ere izan dira hitzaldiak lehendabizikoz, hala, Erriberako ikasleek ere errazago izan dute ekimenean parte hartzeko aukera. Maria Solana kontseilariarekin batera, ekitaldian izan dira Nafarroako Unibertsitateko Ikerkuntza errektore-orde eta Jakiundeko akademiko Iciar Astiasarán, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore-orde Ramon Gonzalo eta Jakiundeko akademiko urgazle Nora Alonso.
akin-mina programak bigarren hezkuntzako ikasleei zientzia, artea zein literaturaren inguruko bost hitzaldietan parte hartzeko aukera eskaini die, modu horretara beraien garapen intelektuala eta pertsonala bultzatzeko asmoz. Gaztelaniaz, euskaraz zein ingeleraz emaniko hitzaldiak, 2017ko azarotik 2018ko martxoa bitartean izan dira, Iruñea eta Tuterako kanpusetan. Adituei esker, ikasleek hainbat gairen inguruan sakontzeko aukera izan dute. Besteak beste, ekonomia, errefuxiatuak, adimen artifiziala, bioteknologia, artxibogintza, osasun zientziak, historia eta bestelako gaiak landu dituzte. Modu horretara Jakin-mina programak gazteen kuriositatea piztu eta haien jakintza-eremua zabaltzeko helburua bete du, ezezagunaren bilaketara bideratuz euren kuriositatea.
Solana kontseilariak nabarmendu duenez, “poztekoa da ikasteko gogoa eta ezagutza jasotzeko prestutasuna erakutsi duzuen gazteekin konpartitzea gaurko ekitaldia”. “Hezkuntzaren ardura dugunon nahietako bat da zuen jakin-mina aldioro esnatzea eta gehiago ezagutzeko, jakiteko, gogoa ernatzea, eta horixe da ekimen honek duen helburuetako bat; zuen jakin-mina piztea eta ezezaguna bilatzera animatzea”. Iciar Astiasarán Nafarroako Unibertsitateko Ikerkuntza errektore-ordeak ekimen honetan Nafarroako Gobernuaren elkarlana eskertu eta Jakiundeko baloreak nabarmendu ditu, “balore etiko guztiekiko errespetua eta ikerketarako beharrezkoa den askatasunaren promozioa”. Gainera, gazteei Pedro Miguel Echenique, Jakiundeko sortzailearen biografia irakurtzeko gomendioa luzatu eta “egunez egun gehiago jakin eta ezagutzarako interesa” mantentzera animatu ditu.
Zazpigarren edizio honetan Altsasu-Alsasuako BHI, Garraldako DBHI, Burlatako Askatasuna BHI, Atarrabiako Pedro de Atarrabia DBHI, Azagrako Reyno de Navarra DBHI, Berako Toki Ona BHI, Eunate BHI, Iruñeako El Redin eta Zizurreko San Fermin Ikastolako 65 ikaslek parte hartu dute (34 Iruñean eta 31 Tuteran).