Fernando Remacha kontserbatorioa finantzatzeko akordioa adostu dute Hezkuntzak eta Tuterako Udalak - Fernando Remacha kontserbatorioa finantzatzeko akordioa adostu dute Hezkuntzak eta Tuterako Udalak - Dpto
Fernando Remacha kontserbatorio profesionalaren kudeaketarako eta finantzaziorako akordioak 370.330 euroko aurrekontua jasotzen du
2017/06/13
Hezkuntza, Udalak, Kontserbatorioa eta Guraso elkarteko ordezkariak
Adostutako akordioak Kontserbatorioan finantzazioa bermatzen du 2020ra arte eta hileon eramango da Gobernu kontseilura. Hainbat urtetarako finantzazio akordioak 370.330,84 euroko urteko diru-kopurua aurreikusten du. Ekainean pasako da gobernu kontseilutik behin betiko onartzeko.
Hezkuntza departamentuan elkartu dira gaur Maria Solana kontseilaria eta Hezkuntza zuzendari orokor Roberto Perez, aldetik batetik, eta Eneko Larrarte Tuterako alkate eta Silvia Cepas hezkuntza zinegotzia, bestetik. Eurekin izan dira Diego Ramírez eta Raquel Huarte Del Barrio Kontserbatorioko zuzendari eta idazkaria, hurrenez hurren, eta Enrique Hernández y Luis Santiago Fernández guraso elkartearen izenean.
Negoziazioan parte hartu duten bi aldeek aitortu dute, prozesu luze eta konplexua izan dela, lan handia egin behar izan baita Kontserbatorioaren beraren kontuak argitzeko eta zehazteko. Izan ere, Kontserbatorioaren eta Musika Eskolaren gastuen kudeaketa Udalaren ardura dira eta ezinbestekoa izan da kontabilitate-ahalegina egitea Kontserbatorioaren benetako inbertsioa kalkulatu ahal izateko. Lortutako akordioak Kontserbatorioaren kudeaketarako Udalaren elkarlan-baldintzak zehazten ditu, batetik, 2017-2020 urte arteko finantzazioa eta kudeaketa ona bermatzeko, eta bestetik estatuko lege basikoak ezartzen dituen espezialitateak sustatzeko Udaletik.
Era berean, akordioak diru-partida berriak jasotzen ditu ikuspegi pedagogikoa aintzat hartuz Kontserbatorio Profesionalaren garapena sustatzeko, hala nola, Master-Classen eta kontzertuen finantzazioa eta musika-tresnen mantenu eta konponketa gauzatzeko. Halaber, ikastetxearen beraren hazkundea modu orekatuan egin dadin azpimarratu da, epe ertainera musika-tresna guztiek lekua izan dezaten.
Finantzazio gastua 420001-42440-4609-322503 diru-partida nominatiboa izango da Nafarroako aurrekontuetan. “Udal Musika Kontserbatorioaren funtzionamendurako Hitzarmena Tuterako Udalarekin” partida urtea bi alditan ordainduko da, urtarriletik ekainera bata eta uztailetik abendura, bestea.
Balioan jarritako akordioa
Solana kontseilariak bi erakundeen artean hainbat hilabetetan egindako lana goraipatu du eta “zenbakiak argitzeagatik, gauzak ordenatzeagatik egindako esfortzua azpimarratu du bai irakasleen lana finkatzeko baita zuzendaritzaren eta familien lanagatik; izan ere, akordioak kalitatea eta segurtasuna bermatzen du datozen lau urteotako garapenean, baina ez bakarrik, asmoa elkarlanean jarraitzekoa baita”.
Tuterako alkate Eneko Larrartek, bestalde, gogoratu du, adostutako soluzioa urteetan Guraso Elkarteak eta Kontserbatorioak egindako aldarrikapenei esker lortu dela. Eskertu egin du “Hezkuntza departamentuak elkarlanerako izan duen prestutasuna" eta akordioak Tuterako herriarentzat duen garrantzia azpimarratu du. Ildo horretan, Silvia Cepas hezkuntza zinegotziak esan du, “egindako esfortzuak balio izan duela, onurak egiten direlako lan baldintzetan bai, baina baita pedagogikoki eta, oro har, funtzionamendu aldetik”.
Guraso elkarteko ordezkariak ere izan dira gaur Hezkuntza departamentuan eta adierazi dute, “urte luzez bizi izandako ziurgabetasuna argitzera datorrela adostutakoa: “urteetako borroka izan da, baina pena merezi izan du eta oso pozik eta eskertutako gaude emaitzarekin. Aurrerantzean Guraso elkarteari dagokion benetako eginkizunetan aritzeko aukera izango dugu eta Kontserbatorioarekin kolaboratzen jarraituko dugu ahal dugun guztian”.
Azkenik, Kontserbatorioko zuzendaritzatik adierazi dute “lortutako akordioa ez dela ezeren amaieran, baizik eta hasiera, gure zentroak hasiera berri bati ekin baitio eta Departamentuarekiko etorkizuneko harremanetan”.
Contatto: Kabinetea
Email: gabinete.educacion@navarra.es