angle-left Irakaskuntza praktiketako Bikaintasunaren Sarien II. edizioko golardoak banatu ditu Hezkuntzak

Maria Solana kontseilariak eta Nekane Oroz zuzendari nagusiak ikastetxe laguntzaileen eta irakasle bikainen kategorietako aintzatespenak banatu dituzte

2019/06/27

Bikaintasunaren Saria jaso duten irakasleen taldeko argazkia.

Jarduneko hezkuntza kontseilari Maria Solana Aranak eta Unibertsitate eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusi Nekane Oroz Bretonek Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasle graduko eta Bigarren Hezkuntza, Batxilergo, Lanbide Heziketa eta Hizkuntzen irakaskuntzako ikasleak trebatzeko Unibertsitate Masterreko titulazioei dagokien praktiketako Bikaintasunaren Sarien II. edizioko golardoak banatu ditute gaur goizean.

Ekitaldia Hezkuntza Departamentuko ekitaldi-areotan egin da, eta bertan izan dira, Solana kontseilariarekin eta Oroz zuzendari nagusiarekin batera, Nafarroako Unibertsitateko ikasleen errektoreorde Tomás Gómez-Acebo, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasle, lan eta ekintzailetza arloko errektoreorde Cristina Bayona, UNED-Iruñeko idazkari nagusi Covadonga Romero eta Unibertsitateen Zerbitzuko zuzendari Raúl Azpilicueta.

Hezkuntzako kontseilari María Solana Aranak adierazi duenez, sari hauek banatzearen helburua, “ikastetxeek eta irakaskuntzako langileek titulazioetako curriculumei dagozkien praktiken garapenaren alde egiten duten lan ukaezina aitortzea eta ikasketa-planen giltzarrizko elementu honen bikaintasuna sustatzea da”. Horren kariaz, eskerrak eman dizkie ikastetxeei nahiz irakasleei lan horretan erakutsi duten konpromiso eta elkartasunagatik, “izan ere, zuek zarete ikasgeletan lan egingo duten pertsonei prestakuntza sektoreko profesionalengandik hartzea ahalbidetzen duzuenok”.

Horrez gain, Unibertsitate eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusi Nekane Oroz Bretónek zehatz-mehatz azaldu du bikaintasunaren saria jaso duten irakasleen hautaketa prozesua: “ikasleak berak izan dira, geldetegi telematiko baten bitartez, beraien tutoreen irakaskuntza bikaintasuna baloratu dutenak, eta horretarako, hainbat alderdi baloratu dituzte; hala nola, eskolen prestaketa eta dinamismoa, sormena eta materialen sorkuntza edota teknologia berrien erabilera eraginkorra”. Orozek, halaber, saritutako irakasleek jaso dituzten balorazio batzuk nabarmendu ditu.

Sarituak

Ikastetxe kolaboratzaileen arloan, Haur Hezkuntzako irakasle gradua egiten duten ikasleak jaso dituztenen artean saria jaso du Mendialdea Berriozar HLHIPek; Lehen Hezkuntzan Iruñeko San Francisco HLHIP ikastetxeak, eta Bigarren Hezkuntza, Batxilergo, Lanbide Heziketa eta Hizkuntza Irakaskuntza edo antzekoetako Irakasleak trebatzeko Unibertsitate Masterreko ikasleak jaso dituztenen artean Iruñeko Biurdana BHIk.

Haur Hezkuntzako irakasle graduko ikasleak hartu dituzten irakasleen artean, lehen saria Zizurko Donejakue Bidea HLHIPeko Cristina Osés Alonsok jaso du; lehen accesita Castejoneko Dos de Mayo HLHIPen tutore dabilen Inmaculada Tello Herrerak, eta bigarren accesita Zizurko Donejakue Bidea HLHIPeko tutore Ana Cienfuegos Martínezek.

Lehen Hezkuntzako irakasle graduko ikasleak hartu dituzten irakasleen artean, lehen saria Iruñeko Claret-Larraona ikastetxe hitzartuko tutore Blanca Escobar Noguerak jaso du; lehen accesita Iruñeko Mendigoiti HLHIPen tutore dabilen Iosune Ordóñez-Múgicak, eta bigarren accesita nafar hiriburuko García Galdeano HLHIPeko tutore María Dolores Domínguez Martik.

Bigarren Hezkuntza, Batxilergo, Lanbide Heziketa eta Hizkuntza Irakaskuntza edo antzekoetako irakasleak trebatzeko Unibertsitate Masterreko ikasleak hartu dituzten irakasleen artean, lehen saria Iruñeko Hijas de Jesús ikastetxe hitzartuan tutore dabilen Pablo Carpio Navarrok jaso du; lehen accesita Iruñeko Mendillorri BHIko tutore María Begoña Izquierdo Negredo, eta bigarren accesita Iruñeko Hijas de Jesús ikastetxe hitzartuko tutore Daniel Sánchez Aguirreoleak.

Azkenik, praktikak egin eta balorazio-inkesta telematikoa bete duten nafar unibertsitateetako ikasleen parte-hartzea saritu da; oraingoan, saria Nafarroako Unibertsitatean ikasle dabilen Leire Ros Gonzálezek jaso du.