angle-left Lizarrako Politeknikoak elkarlan hitzarmena sinatu du LASEME elkartearekin

Lizarrako Lanbide Heziketa ikastetxe politeknikoak elkarlan hitzarmena sinatu du Lizarraldeko Merindadeko Enpresen Elkarteearekin (LASEME), eskualdeak dituen beharrei erantzuteko lanbide heziketa sustatzeko eta bermatzeko.

2018/02/12

Hezkuntza departamentuko Lanbi Heziketako Zerbitzuko, LASEMEko eta Lizarrako Poliktenikoko ordezkariak hitzarmenaren sinadura-ekitaldian

2016an LASEME elkarteak egindako plan estrategikoari jarraituz, eskualdeko lanbide heziketa zentroarekin elkarlanean ari da, eskualdeak dituen beharrizanei erantzungo dien lanbide heziketa eskaintza egokitzeko eta lan merkatuaren beharreak asebetetzeko. Helburua, jakina, langabezia tasa jaistea eta lan merkatura ongi egokituko diren profesionalak trebatzea da.

Iaz Lizarraldeko Merindadearen Behategi Estrategikoa abiarazi zuten eta Lizarrako Politeknikoak parte hartzen du bertan. Horrekin batera, Nafarroako Lanbide Heziketa Planaren lan taldeetan ere parte hartu dute, eskualdeko beharrak identikatu eta horrei modurik egokienean erantzuten saiatzeko; hala nola, elikadura industria, autogintza eta mekatronika, arte grafikoak eta turismoa.

Horrez gainera, 2017tik enplegurako bitartekari ere badabil LASEME. 52 lan eskaintza bideartu dira ostalaritza, turismoa, nekazaritza-elikadura industria, automobilgintza eta eraikuntza sektoreetan.

2018-2022 aldia

Lizarrako eskola politeknikoarekin hitzarmen berri bat hasiko du LASEME elkarteak, ekintzailetza formakuntza sustatu eta ikasleei enpresa bat sortzeko beharrezko ezagutzak helarazteko, ideia sortzen den unetik martxan jarri bitarteko prozesuan lagunduz.

Horretarako "enpresa eta ekintzailetza ekimena" modulua eskainiko da Mekatronika goi mailako zikloan, Lanbide Heziketa Dualean. 12 orduko trenakuntza izango da LASEMEren bulegoetan, maiatzean, 3 saiotan.