Maria Solana Hezkuntza kontseilaria Castejonen eta Tuteran izan da gaur ikastetxe bitan egindako lanak ezagutzen - Maria Solana Hezkuntza kontseilaria Castejonen eta Tuteran izan da gaur ikastetxe bitan egindako lanak ezagutzen - Dpto
Castejoneko institutu berrian 2,6 milioi euro inbertitu ditu Departamentuak; Tuterako Huertas Mayores handitzeko, berriz, milioi bat
2017/09/04
Castejoneko Institutuko zuzendaritza taldea, alkatea eta kontseilaria
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutu berria amaituta ikusteko aukera izan du gaur Maria Solana kontseilariak. Ikasturte honetan 130 ikasle hartuko ditu, DBHko 1., 2. eta 3. mailetan. Hurrengo ikasturtean DBHko maila guztiak eskainiko ditu. Egindako eraikinak, gehienez, 10 unitate izan ditzake, beraz, DBHko lerro bi ezarri daitezke.
Solana kontseilariak azaldu duenez, “Departamentuak aurten egingo duen lanik garrantzitsuenetakoa da Castejonekoa. Aspaldiko behar bati erantzuteko eta herriari eta zonaldeari merezi duen zerbitzua eman ahal izateko”. Hala adierazi du, Castejongo alkate David Alvarez eta ikastetxeko zuzendaritza taldearekin elkartuta.
Castejoneko DBHko Institituak gaur egun G/A ereduak eskaintzen ditu eta aipagarria da landuko duen hezkuntza programa inklusiboa, metodologia berritzailetan oinarrituta eta lankidetza oinarri hartuta.
Eneko Ardaiz Hezkuntza Azpiegituren zerbitzu-zuzendariak azaldu duenez, institutu berrian 2.649.000 euro inbertitu ditu Departamentuak. Lanak urtarrilean hasi ziren eta aurreikusitako epean egin dira. Ikasleak irailaren 11n hasiko dute 2017-18 ikasturtea.
Huertas Mayores
Bestetik, Tuterako Huertas Mayores ikastetxean handitze lanak amaitu dituzte dagoeneko. Lanen bigarren fase honetan 1.384.000 euro inbertitu ditu Departamentuak eta 1260 metro koadro gehiago erabili ahalko dituzte Haur eta Lehen hezkuntzako 445 ikasleek. Bigarren fase honetan egindako handitze lanei esker, ikastetxeak zituen espazio premiak erantzun dira eta erabilera anitzeko gela, musika gela iraunkorra eta liburutegia berreskuratu dira. Alfredo Huguet ikastetxeko zuzendariarekin eta Tuterako alkate Eneko Larrarterekin izan da Solana kontseilaria bisitan.