Metodologia aktiboez egindako lan saio arrakastatsua - Metodologia aktiboez egindako lan saio arrakastatsua - Dpto
Hezkuntza departamentuan elkartu dira maila guztietako irakasle, zuzendari, kudeatzaile, aholkulariak metodologia aktiboen inguruan aritzeko world-kafe saioan.
2017/06/23
World-kafe lan saioa
Hala bada, lan-saioan parte hartu dutenek erantzun eta landu behar izan dituzten galderak izan dira: gaitasun pedagogiko-didaktikoaren definizioa; formatu beharreko ikaslearen perfilaren ezaugarriak; irakaslearen “txipa” aldatzeko giltzarriak; formazio-programa batek aurreikusi behar dituen arloak gaitasun pedagogiko-didaktikoa hobetzeko eta sakontzeko ibilbideak.
Lehenengoz egin da era honetako lan-saioa eta ostegunean bigarren saio bat izango da, aurrekoan bildutako ondorioak azaltzeko eta izandako lan-dinamikaren berri emateko lehenengo saioan parte hartzerik izan ez duten formatzaileei.
Hurrengo ikasturteari begira, berriz, asmoa da era honetako lan-saioekin jarraitzea eta “Pedagogia Aktiboen Formazio Programa” koordinatuko duen lan-taldea antolatzea eta lanean jartzea.