Nafarroako bederatzi ikastetxek hartu dute parte Europako Euroscola lehiaketan - Nafarroako bederatzi ikastetxek hartu dute parte Europako Euroscola lehiaketan - Dpto
Maiatzaren 9an, Europaren egunaren baitan, emango dira ezagutzera Nafarroako Foru Erkidegoko talde irabazleak
2018/05/03
Nafarroako Foru Erkidegoko ikastetxeetako 12 taldek parte hartu dute Euroscolaren XXIV. lehiaketan. Antolatzaileek datorren maiatzaren 9an emango dituzte ezagutzera erkidegoko irabazleak. Ikasleek kultura ondarearekin lotutako ikus-entzunezko lanak aurkeztu behar izan dituzte aurtengo lehiaketan.
Lehiaketa Espainiako Europar Parlamentuko Informazio Bulegoak antolatu du, Espainian aurkitzen den Europako Komisioko Ordezkaritzaren laguntzarekin, Kanpo Gaien Estatuko Idazkaritzarekin eta Kulturako Estatuko Idazkaritzarekin batera. Maiatzaren 9an, Europaren egunarekin bat eginez, emango dute antolatzaileek erkidego bakoitzeko irabazleen berri.
Lehiaketako irabazleek Europako Parlamentuak Estrasburgen duen egoitzan egingo den #Euroscola programan parte hartzeko aukera izango dute, eta bidaia ordaintzeko diru-laguntza jasoko dute.