angle-left Nafarroako Lanbide Heziketako ikasleek sortutako 8 prototipo saritu dituzte

Iruñeko Carlos III ikastetxe teknikoak, Burlatako Lanbide Heziketako zentro integratuak eta Tuterako Politeknikoak parte hartu dute dute Lanbide Heziketa Ekintzailetza Soziala egitasmoan.

2017/06/21

Proiektuak aurkezten izan dira ikasleak Guadarraman

Iruñea eta Tuterako Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleek ekintzailetza sozialeko proiektuan parte hartu dute eta sarituen artean menpekotasunen bat duten pertsonei zuzendutako estetika eta ileapaindegi zerbitzua etxean jasotzeko proiektua dago, baita behar bereziak dituzten pertsonentzako aisialdi eskaintza jasotzen duen web-plataforma eta helduei teknologia berriak irakasteko zerbitzua. Bi proiektuk, gainera, aholkularitza formatiboa jasoko dute eta 3.000 eurora arteko laguntza euren prototipoa garatu ahal izateko.

Iruñeko Carlos III ikastetxe teknikoak, Burlatako Lanbide Heziketako zentro integratuak eta Tuterako Politeknikoak parte hartu dute dute Lanbide Heziketa Ekintzailetza Soziala egitasmoan. Telefonica Fundazioa eta Acción contra el hambre gobernuz kanpoko nazioarteko erakunde pribatuak antolatutako egitasmoa da. Helburua da Lanbide Heziketan ari diren ikasleei ekintzailetza proiektuak gara ditzaten sustatzea, beti ere, helburu soziala dutenak.

Ohean dauden edo mugikortasun arazoak dituzten pertsonei ile-apaindegi eta estetika zerbitzua eskaini ahal izateko proiektua aurkeztu dute ikasle nafarrek. Horrekin batera, bada beste bat, ezintasun intelektuala duten pertsonekin aritzeko antzerki konpainia bat. Adibide bi baino ez dira, 15 prototipo aurkeztu baitituzte Nafarroako Lanbide Heziketako 4 ikastetxetako ikasleek. Beti ere, bakoitzaren eskualdean zein zerbitzu falta den identifikatu eta horri erantzuteko proiektu sozialak garatu behar izan dituzten ikasleek.

Nafarroatik aurkeztutako 15 proiektuetatik 8k jaso dute aipamenen bat eta biren kasuan Fundazioak aukeratu ditu Think Big ekintzailetza soziala garatzeko gazteei zuzendutako egitasmoan parte hartzeko. Era horretan, 5 hilabetez formazio aholkularitza jasoko dute ikasleek eta jarraipena egingo zaie, kontseilari batek lagunduta eta gehienez 3.000 euroko laguntza jasoko dute proiektua garatzeko.

Aukeratutako proiektuak D-Escapada, aisialdi, jatetxe eta alojamendu turistikoak bilatzeko webgunea izan da. Behar bereziak dituzten pertsonei egokitutako lekuen webgunean, zehazki. Ideia Hezitzaileen Zentro Integratuko Gizarteratze programako bost neskek garatu dute. Bigarren proiektua Teach Learn Technology izenekoa da: hirugarren adineko pertsonei teknologia berriak erakusteko zerbitzua, Carlos III Ikastetxeko Teknikoko ikasleek garatu dutena.

Aurrerantzean, interesatuek, euren proiektuak garatu ahal izateko, bideragarria den heinean, Aholkularitza izango dute Acción Contra el Hambre erakundearen Vives Emprende programarz bidez.

Informazio gehiago hemen

Parte hartu duten ikastetxeak eta proiektuak

IKASTETXEA

GRADUA

PROIEKTUA

AITORPEMA

CENTRO INTEGRADO ESCUELA DE EDUCADORES/AS

FPS

D - Escapada

Pasa a Think Big

CENTRO INTEGRADO ESCUELA DE EDUCADORES/AS

FPS

Dog Community

 

CENTRO INTEGRADO ESCUELA DE EDUCADORES/AS

FPS

La sonrisa del teatro

Mejor trabajo en equipo

CENTRO INTEGRADO ESCUELA DE EDUCADORES/AS

FPS

Reciclarte

Mayor impacto social

CENTRO INTEGRADO ESCUELA DE EDUCADORES/AS

FPS

Sensis

Mejor stand del market place

CENTRO INTEGRADO ESCUELA DE EDUCADORES/AS

FPS

Transformarte

Mejor elevator pitch

CENTRO INTEGRADO POLITECNICO ETI

FPM

Adventure camp

Proyecto más valorado por el resto de alumnos

CENTRO INTEGRADO POLITECNICO ETI

FPM

Gym Core

 

CENTRO INTEGRADO POLITECNICO ETI

FPM

Top Athlet

 

CI BURLADA FP

FPB

Aloe

 

CI BURLADA FP

FPB

Llámanos y vamos

Mejor estrategia de comunicación

COLEGIO TÉCNICO CARLOS III

FPM

Musicalia

 

COLEGIO TÉCNICO CARLOS III

FPM

SportCommunity

 

COLEGIO TÉCNICO CARLOS III

FPM

Teach Learn Technology

Pasa a Think Big

COLEGIO TÉCNICO CARLOS III

FPM

Viaja con Nima