angle-left Nafarroako lau departamentuk aurkeztu dute Lanbide Heziketaren 2017-2020 Plan Estrategikoa

Planaren garapenean parte hartu duten ehundik gora eragile elkartu dira Hezkuntza departamentuan egindako ekitaldian

2017/07/04

Hezkuntza departamentuko areto nagusia jendez gainezka egon zen planaren aurkezpenean

Espezializazio Adimentsuaren Nafarroa-S3 Estrategiareri babesa ematea, gizartearen kohesioari eta jasangarritasunari ekarpena egitea eta lanbide heziketaren eskaintza indartzea eta etengabea eguneratzea dira Lanbide Heziketaren Plan Estrategikoaren hiru ardatzak. Aurkezpenean izan dira, Maria Solana Hezkuntza kontseilariarekin batera, Manu Aierdi eta Miguel Laparra lehendakariordeak eta Isabel Elizalde kontseilaria. Hezkuntza zuzendari orokor Roberto Perezek eta Lanbide heziketa zerbitzu-zuzendari Esther Monterrubiok itxi dute ekitaldia, luntxaren aurretik.

Plana dagoeneko ikusgai dago, eta ekarpenak egin daitezke, Nafarroako gobernuaren gardentasuna atarian.

Lanbide Heziketaren 2017-2020 Plan Estrategikoa aurkeztu dute gaur Nafarroako gobernuko lau departamentuk. Izan ere, Hezkuntza departamentuak sustatu badu ere, Lanbide Heziketaren 2017-2020 Plan Estrategikoa Nafarroako Gobernuaren Garapen Ekonomikoa, Eskubide Sozialak eta Landa Garapena, Ingurumena eta Toki Administrazioa departamentuekin elkarlanean garatuta da. Hala, Maria Solanaren ondoan izan dira aurkezpenean Manu Aierdi eta Miguel Laparra lehendakariordeak eta Isabel Elizalde kontseilaria.

Lanbide Heziketaren 2017-2020 Plan Estrategikoa Nafarroako Gobernuaren Espezializazio Adimentsuaren S3 Estrategiaren ezinbesteko euskarri gisa aurkeztu dute. Lurralde antolaketa, inguruko enpresekin elkarlanean gizartearen beharrei erantzutea eta baliabideen inbertsioa sustatzeko egitasmoa. Izan ere, Lanbide Heziketaren aldeko estrategiak eta aurrekontu konpromisoak Nafarroko enpleguaren oreka eta kalitatea hobetzen lagundu behar dute, ehun ekonomikoaren zein gizarte eta lurraldearen beharrekin koherentzian. Ondorioz, Hezkuntza Departamentuak sustatutako Plan transbertsala da zeinak bilatzen duen, batetik, lanbide heziketa balioan jartzea hezkuntzaren eta trebakuntzaren kalitatea eta efizientzia hobetuz eta, bestetik, ikasleen aniztasunari eta berrikuntza premiei erantzutea, inbertsio sustengarria sustatuz Nafarroako hainbat gunetan.

Lanbide Heziketaren Plan Estrategikoaren hasierako garatze-prozesuan gaiarekiko interesa duten ahalik eta sektore gehienen parte hartzea bilatu da. Hala, Nafarroako Gobernuaren bost departamenturen batera (Hezkuntza, Garapen Ekonomikoa, Eskubide Sozialak, Osasuna, Landa Garapena) ekarpenak egin dituzte baita ere agente ekonomiko eta sozialek, hainbat sektoretako enpresa-adituek, irakasle eta formatzaileek nahiz elkarteek, antolatutako 13 mahai teknikoen bidez, elkarte eta enpresa sektoreekin egindako 22 lan-saioen bidez eta aditu eta enpresa-zuzendariekin izandako 170 elkarrizketen bidez, guztira 400 lagunen ekarpenak jasoz. Azpimarratzekoa da, aldiberean, Planaren diseinuan parte hartzeko eta ekarpenak egiteko aldi honetan aritu diren agente guztiak; izan ere, horrek adierazten baitu lanbide heziketari egiten zaion aitortza elementu estrategiko gisa pertsonaren, gizartearen eta arlo ekonomikoaren garapenean Nafarroan, eta, era berean, ongizatearen giltzarri diren faktore horien hobekuntzan eragiteko tresna lortzeko interesa agerian uzten du.

Lanbide Heziketaren Plan Estrategikoaren lehenengo proposamena oinarrizko 3 ardatzen bueltan gauzatu da: 1) Espezializazio Adimentsuaren Nafarroa-S3 Estrategiareri babesa Lanbide Heziketatik; 2) Gure gizartearen kohesioari eta jasangarritasunari ekarpena; 3) Lanbide Heziketaren indartzea eta eguneratze etengabea.

Ekintza esanguratsuenen artean, berriz, hurrengoak azpimarra daitezke:

· Heziketa-ziklo berrien eskaintza sortzea. 2017/2018 ikasturterako lanbide heziketaren eskaintza hazi egin da: erdi mailako 8 ziklo eta goi mailako 7 gehiago, bataz beste %7 hazi da eskainitako plaza kopurua. Gainera, online-eskaintza ere hazi egin da goi mailako 3 ziklo berrirekin. Era berean, Oinarrizko Lanbide Heziketaren eskaintza ere igo egin da, 5 ziklo berrirekin.

· Eskaintza Nafarroako hainbat gunetan bermatzea. Aurretik aipatutako ziklo guztietatik zortzi Iruñetik kanpoko gune geografikoetan eskaini dira; eta, era berean, eskaintza berrian bost ziklo gehitu dira euskaraz.

· Formakuntza curriculumak eguneratzea. Onarrizko, erdi mailako, goi mailako, lanbide heziketa bereziko eta kirol-ikasketetako 29 curriculum berri onartzeko edo argitaratzeko tramitean dira.

· Enpresen elkarlana laguntzea formakuntzan. Hurrengo ikasturtean bi ziklo berri gehitu dira dual ereduaren eskaintzara.

· Ekintzailetza, sormena eta teknologia nahiz didaktika berrikuntza arloetan proiektuak sustatzea. Ikasturte honetan dagoeneko ehun irakasle inguruk parte hartu dute metodologia aktiboen irakaskuntza-ikasketaren formakuntzan eta aurrerantzean ere horretan jarraituko da. Gainera, berrikuntza proiektuen deialdia berrartu da eta lau proiektu berri onartu dira.

· Elkarlana eta koordinazaioa indartzea Nafar Lan-Sarearen eta Hezkuntza Departamentuaren artean. Gaitasun profesionalaren eta enplegu formakuntzaren ziurtatze prozeduretanelkarlanean ari dira dagoeneko. Arlo horretan, langileen formakuntzara bideratutako eskaintzan are modu estuagoan ari dira Hezkuntza departamentuaren menpeko ikastetxeetan.

· Azpiegitura, hornitze eta instalazioen aurrekontua gehitzea. Hezkuntza Departamentuan, eta lanbide heziketari dagokionez, 2017an lan eta azpiegituretarako inbertsioa 3.557.000 eurokoa da, 2016an egindako inbertsioaren hirukoitza, gutxi gorabehera, eta 2015eko inbertsioaren boskoitza.

Beraz, aurreikusitako ekintzak ez dira asmoen adierazpenera mugatzen; izan ere, dagoeneko gauzatzen ari diren ekintzak dira Lanbide Heziketaren Plan Estrategikoak ezarritako ildoari jarraituz.