angle-left Nafarroako lau ikastetxeren proiektuak saritu dituzte Ekintzailetza soziala sustatzeko lehiaketan, Madrilen

Iruñeko Hezitzaile Eskolako Mandalai taldeak proiektu berritzaileenaren saria jaso du

2018/05/08

Madrilgo ekitaldian parte hartu zuten ikasleak

Tuterako ETI, Burlatako LH ikastetxea, Iruñeko Hezitzaile Eskola eta Carlos III Ikastetxe Teknikoa “Etorkizuna prototipatzen” ekitaldian izan dira asteburuan, Madrilen. Ekintzailetza soziala sustatzeko programan parte hartu dute Lanbide Heziketako ikasleek, Acción Contra el Hambre eta Telefonica Fundazioak elkarrekin garatutako proiektua. Lau ikastetxeetako hainbat proiektu saritu dituzte, tartean, proiekturik berritzaileenaren saria eskuratu du Iruñeko Hezitzaile eskolak: Mandalai taldeak irabazi du, gure ireki batean heziketa emozionala lantzeko ume eta nerabeei zuzendutako tailerren proiektuarekin.

Lanbide Heziketako ekintzailetza programak enpresa-sorkuntza edo proiektu berriak asmatzea bultzatzen du, ikasleek euren proiektuak garatzeko aukera izan dezaten. Nafarroatik lau ikastetxek parte hartu dute Accion Contra el Hambre eta Telefonica Fundazioarekin elkarlanean garatutako ekintzatziale sozialeko ekimen honetan. Asteburuan Madrilen beste erkidegoetako ikastetxeekin batera, Madrid,

Extremadura eta Gaztela-Mantxa, euren proiektuak aurkezteko aukera izan dute eta hainbat sari irabazi dituzte. Nafarroak ordezkaritza zabala izan du Oinarriko Lanbide Heziketako, erdi mailako eta goi mailako zikloko ikasle-taldeen artean. Hogei proiektutik gora aurkeztu dituzte eta sei sari eskuratu dituzte:

-Proiektu berritzaileari saria: Iruñeako Hezitzaile Eskolako Mandalai taldearen lana. Proiektu honek ume eta nerabeekin eremu irekian heziketa emozionala lantzeko tailerrak antolatuko dituen enpresa sortzea du xede.

-Tekonologia hobeki txertatu duen proiektuari saria: Tuterako ETI-ko ikasleen InsertAlert, gazte artistak ezagutzera emateko xedea izango duen webgunean sortzea.

-Proiektu bideragarrienari saria: Burlatako LH ikastetxeko Langabetuak App-a. Proiektu honek lan elkarrizketa bat izango duten pertsona langabetuak estetika eta ileapandiegietako profesionalekin kontatuak jartzea du helburu.

-Taldeko lan ona izan duen proiektuari saria: Carlos III Ikastetxe teknikoko Natural Beauty proiektua. Kosmetikako produktu naturalen eta animaliekin frogatu ez diren produktuen salmentara bideratutako enpresa sortzea du xede, gizartean kontzientzia sortu eta “Cruelty Free” produktuak eskainiz.

-“Influencer” taldeari saria: Iruñeko Hezitzaile Eskolako “Conovízate con el deporte”, baloreen hezkuntza bultzatuz kirolean biolentzia desagertaratzea helburu duen proiektua.

-Ekintzailetza sozialari LH proiektu onenari saria: Iruñeko Hezitzaile Eskolak garatutako Sensasi App, adimen emociónala garatzea helburu duen aplikazioa. Norberaren emozioen gainean kontzientzia hartzeko eguneroko animoaren datuak jaso eta estatistikak eskaintzen dituen aplikazioa.

-Lan komertzial onenari saria: Iruñeko Hezitzaile Eskolako Friends Out,. Proiektu honek edozein erabiltzailerekin hitz egin eta zaletasunak iñork kontu hartzeko beldurrik gabe partekatzeko App-a sortzea du xede.

Aurreko edizioan bezala, Nafarroako erkidegoak eskuratu du sari kopururik handiena. Tartean, Lanbide Heziketa ekintzailetza sozialeko proiekturik onenaren saria, proiektuak sustatzen dituen helburuetara ondoen egokitzen dena. Ikasgeletan aplikatzen diren metodologia aktiboekin lan egiteak zeresan handia izan duten lortutako emaitzetan, ikasleak protagonista bilakatuz bere ikasketa prozesuaren arduradun baita, beti ere irakasleek tutoritzapean, erakunde kolaboratzaileen begirale eta mentoreen laguntzarekin.