Edozein gailuren konexioa Invitados WIFIra - Servicios TIC
Invitados sarera, hainbat erabiltzailek partekatutako ekipoak edo ikastetxeko bisitarien ekipoak konektatuko dira. Konexioa aldi baterakoa izango da.
“Invitados” sarera konektatzerakoan hurrengo web orrialdea irekitzen da, bertan erabiltzaileak Educako kontua erabiliz edo formulario bat betez logeatu behar da:
1) Nafarroako Gobernuko hezkuntza komunitateko erabiltzaileak (Irakasleak, ikasleak eta irakasle ez diren langileak)
"Acceder"-en klikatu behar dute, eta haien Educako erabiltzaile eta pasahitza sartu behar dute.
Educako erabiltzailea izen eta abizenekin lotuta dagoena da (adib.: agarciar). Kasu askotan, baina ez beti, erabiltzailearen izena, helbide elektronikoaren lehenengo zatiarekin bat dator (adib.:agarciar@educacion.navarra.es)
2) Ikastetxeko bisitariak (Educa konturik gabe)
Hurrengo pausuak jarraitu behar dituzte:
2.1- "Registrarse"-en sakatu beharko dute, haien izena eta helbide elektronikoa eman eta erabilera zein zerbitzu baldintzak onartu beharko ditu, hurrengo irudian ikus daitekeen bezala:
2.2- Jarraian, irudian agertzen den bezalako posta elektroniko bat jasoko dute eta sarbidea berretsi beharko dute “Clic aqui” ipintzen duen tokian sakatuz.
2.3- Tiketa behin berretsita, sistemak irudian ageri den pantaila agertuko du, erabiltzaileak bere erregistroa berretsi beharko du, “Confirm” sakatuz:
Ondoren, pantaila berri bat ikusiko dute, aldi baterako konexioa aktibatu dela eta erabiltzailearen datuak erakusten dituena.
Hortik aurrera, erregistratuta dagoen erabiltzailea behar adina aldiz konektatu ahal izango da berriro bere gailutik, betiere saioaren iraupenerako ezarritako denbora agortu ez badu (egun bat), eta beharrezkoa izan daiteke bigarren posta elektroniko batean jasotzen duen erabiltzailea eta pasahitza erabiltzea.