Internet konexioa, wifi eta kableatua

Ikastetxeen internet konexioak (Gobernuko zuntz optikoa, hornitzaile komertzialen zuntz optikoa, ADSL, etab.), horiek guztiak, Nafarroako Foru Komunitateko Administraziorako Telekomunikazio Zerbitzuen kontratuan ezarritakoak  arautzen ditu. Kontratu hori, Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitalerako Departamentuko, Telekomunikazio eta Digitalizazio (DGTD) Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen duelarik.

Halaber, ikastetxe bakoitzak bere sare lokal propioa du, ekipoen arteko konexioak ahalbidetzen dituenak baita interneteko konexioa ere, sare kableatu eta wifi bidez.

Erabat debekatuta dago ikastetxeak bere kabuz edozein sare elementu instalatzea (sare-harguneak, routerrak, switch-ak,Wifi, sarbide-puntuak, etab.) Hezkuntza Sailaren aldez aurreko baimenik gabe.

Ikastetxeetako WIFI sareak

Ikastetxe guztiak gaitasun eta errendimendu altuko WiFi instalazio bat dute, hiru WiFi sare desberdin eskaintzen dituenak:

  • Invitados: WiFi sarera aldi baterako konexioa ezartzen du. kasu hauetan erabili behar da:
    • Ikastetxeko ordenagailu eramangarrietan.
    • Ikastetxeko wifi bidez konektatzen diren mahai gaineko ordenagailuetan.
    • ikastetxeko bisitariak ekarritako ekipoetan.
  • Educacion: Wifi sarearekin konexio iraunkor bat ezartzen du (Gailua beti erabiltzaile berdinarekin konektatuta dagoela jasoko da). Gailu pertsonal eta partikularretan erabili behar da (mugikorrak, eramangarriak, tableta).
  • Monitores: Bakarrik monitore interaktiboak automatikoki konektatzeko.

Orrialde honen amaieran eskuragarri dauden esteketan, gailu bakoitza nola konektatu, nor konektatu, non, eta noiz azaltzen da.

Sare lokala edo internet konexioa hobetzeko eskaera

  • Ikastetxean wifi estaldurarekin, edo wifi nahiz kable bidezko konexioarekin arazoak badaude, ikastetxeko Hezkuntza Teknologien Koordinatzaileak EAZra deitu beharko du, Sareen aukera hautatuz.
  • Ikastetxe bat wifi instalazioa (estaldurarik gabeko guneak edo seinale nahikorik gabeko eremuak) edo sareko kable instalazioa hobetu nahi badu, Zuzendariak dagokion zerbitzu eskaera bidali beharko du.