Educacion wifira Android gailuen konexioa

Hurrengo estekan mugikorrean egin beharreko konfigurazioa azaltzen da: Androiderako konfigurazioa.

Android bertsioaren arabera, batzuetan menua ez dator bat aurreko irudian adierazitakoarekin, kasu hauetan Ziurtagiriak atalean "Sistemaren ziurtagiria erabili" hautatu behar da eta Domeinuan educacion.navarra.es jarri.

 

Gailua beti erabiliko duen EDUCAko erabiltzaile eta pasahitza sartu beharko da (adib.: agarciar). Kasu askotan, baina ez beti, erabiltzailearen izena helbide elektronikoaren lehenengo zatiarekin bat dator (adib: agarciabe@educacion.navarra.es).

Informazio hori sisteman iraunkorki gordeko da, modu horretan gailua automatikoki konektatuko da. Beti erabiltzaile horren datuak emanez.

Educacion sarera konektatu ahal izateko, ezinbestekoa da erabiltzaileak educan postu bat esleituta izatea. Posturik esleituta ez badu, bere ikastetxeko Educako kudeatzailearekin hitz egin beharko du.