Educacion wifira Apple gailu baten konexioa

Gailuan profil bat instalatu behar da,  beraz, Internetera konektatuta egin behar da (bai kable bidez, bai Invitados WIFIra konektatuta, bai ikastetxetik kanpo).

Nabigatzaile natiboa (Safari), erabili behar da, profil hau deskargatzeko:

Fitxategia deskargatu ondoren, sistema eragileak wifi konexiorako profil bat instalatuko du. Instalazio prozesuan zehar, sistemak baieztapen edo informazioa eskatuko du hainbat unetan:

  • Profila instalatzeko.
  • Zerbitzari ziurtagirien autoritateak onartzeko.
  • Gailua beti erabiliko duen educako erabiltzaile eta pasahitza sartu beharko da (adib.: agarciar). Kasu askotan, baina ez beti, erabiltzailearen izena helbide elektronikoaren lehenengo zatiarekin bat dator (adib: agarciabe@educacion.navarra.es).

Applerako instalatzailea automatikoki agertuko ez balitz, “Elige otro instalador que quieras descargar” hautatu, eta zerrendan zure ekipoari dagokiona aukeratu.

Informazio hori sisteman iraunkorki gordeko da, modu horretan gailua automatikoki konektatuko da. Beti erabiltzaile horren datuak emanez.

Educacion sarera konektatu ahal izateko, ezinbestekoa da erabiltzaileak educan postu bat esleituta izatea. Posturik esleituta ez badu, bere ikastetxeko Educako kudeatzailearekin hitz egin beharko du.