Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Anfibio eta narrastien tailerra burutu du Etxalarko landa eskolak

Albistearen idazleak: Landagain eskolako 3., 4. eta 5. mailako ikasleak

2023/11/15

2023ko urriaren 23an, Euskal Herriko anfibioen eta narrastien inguruko tailerra egin genuen Etxalarko Landagain eskolan. Horretarako, Arantzadi elkarteko Iñaki Romero espezialista etorri zen LH3, LH4 eta LH5eko ikasleekin tailerra egitera. 

Anfibioei eta narrastiei buruzko ezaugarriak eta desberdintasunak ikasi genituen. Horretarako, lehenik, Iñaki
Romero aurkeztu egin zen, bere lana zein zen eta zer egiten zuen kontatuz. Ondoren, anfibioei eta narrastiei buruzko informazioa eta argazkiak erakutsi zizkigun, animalia hauen desberdintasunak eta ezaugarriak erakutsiz. Jarraian, igel, apo eta suge hilak eta lehorrak ikusi eta ukitu genituen. Amaieran, anfibio eta narrastiak ikusterakoan, zer egin jakiteko gomendioak eman zizkigun.

Oso interesgarria iruditu zitzaigun eta horregatik, asko gustatu zitzaigun anfibioen eta narrastien inguruko tailerra. MILA ESKER IÑAKI!