Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Etxalarko okindegiko tailerrera bisitan joan da landa eskola

2023/11/15

LH3 eta LH4ko ikasleek idatzitako albistea

Etxalarko Landagain eskolako LH3 eta LH4ko ikasleok gure herriko Maira okindegira joan ginen urriaren 18an bertako lana ezagutzera.

Han garia nondik datorren ikasi genuen eta gailetak eta pastak egin genituen.

Gailetak egiten hasteko, masa egin behar izan genuen: katilu batera irina, bikarbonatoa, esnea, olioa, bi arrautza eta gurina bota genuen. Masa handitzen zen bitartean, gosaldu egin genuen eta bitartean, garia eskuekin ukitu eta horren inguruko informazioa eman ziguten okinek.

Jarraian, gailetei eta pastei forma eman genien: izarrak, bihotzak, borobilak, letrak... Azkenik, labean sartu, 10 minutuz itxaron eta azkenean, probatzeko aukera izan genuen!

Tailer hau asko gustatu zaigu errezeta bat egiteko eta benetako okindegi batean egoteko aukera izan dugulako.


MILA ESKER, MAIRA OKINDEGIA!