Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Eski-kanpainian elkarrekin parte hartzen ari dira Malerrekako landa eskolak

2024/01/11

Sunbilla, Ituren, Legasa eta Narbarteko eskola ttikietako 5. eta 6. mailako ikasleak eski kanpainan murgilduak dabiltza asate honetan.

Guztira 54 ikasle eta 8 irakasle abiatu ziren Izabara astelehenean eta 3 etxetan hartu dute ostatu. 

Aurtengo lehendabiziko txanda egokitu zaie eta honekin batera lehendabiziko elurtea ikussteko parada izaten ari dira, zorionez.

Honelako jardueretan elkarrekin parte hartzea dute aurrekontuei eta antolakuntzari aurre egiteko modu bakarra, beren ikasle kopuruak eta aurrekontuak murritzak direlako. Horrez gain, eskualdeko haurrek elkar ezagutzea sustatzen dute, izan ere, elkarrekin ikasiko dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta erosoago burutuko dute aldaketa aurpegi ezagunak izanik.

Esperientzi ikaragarria izaten ari dela diote arduradunek, eskiatzeaz gain jende anitz ezagutu eta jarduera oso interesgarriak egiten ari baitira, bertzeak bertze, ginkanak, herri kirolak, escape room-a, diskoteka... Eta ikaragarri gozatzen ari direla. Urtero egiteko moduko ekintza dela uste dute.