Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Klima Aldaketaren Aurkako Eguna Otsagabiko landa eskolan

2022/11/02

Ines Osinaga musikariaren azalpena

Joan den urriaren 24an, klima aldaketaren aurkako nazioarteko egunarekin bat eginez, ekintza zenbait egin dituzte Otsagabiko Eskolako ikasle eta irakasleek.

Egunaren helburu nagusia, gure etxeko atarietan bertan dugun basoak gure bizitzarako duen garrantziaz jabetzea zen. Horretarako, Natur Interpretazio Zentroko kideek prestatutako ekintza hauek egin ziren.

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek basoak gugan sor ditzakeen emozioak aztertu zituzten. Jolas manipulatiboen bitartez, basoak egiten ahal digun ekarpen sentsorial zein emozionalaz kontzientzia hartu zuten. Horrez gain, eskolan landutako “Nire bizitzako zuhaitza” eta “Nire paisaia emozionalak” jarduerei bukaera eman zioten, sortutako lanak emozioen zuhaitzean zintzilikatuz.

 

  

 

DBHko ikasleek ere jarduera bikoitza egin zuten. Alde batetik, Phenoclim basoa proiekturen aurkezpena egin zuten, klima aldaketa aztertzeko proiektua.

Zeregin horretarako, eskolak hainbat zuhaitz identifikatuta ditu Osaten. Eremu eta zuhaitz horietan ematen den garapena aztertu eta Europa osoko bertze basoekin alderatu dute ikasleek, eta identifikatutako zuhaitzen ondoan, kartelak jarri dira, QR kodeen bidez informazioa eskaintzen dutenak. Beren egurrari emandako erabilerak ikus daitezke, adibidez.

 

Goiza bukatzeko, eta Klima aldaketa eta Sormen digitala proiektuak batuta, Ines Osinaga musikari arrasatearraren bisita izan zuten. Inesek musika sorkuntzarako baliagarriak diren hainbat baliabide partekatu zituen ikasleekin eta basoko soinuak erabilita oinarri bat sortu zuten denen artean. Oinarri hori abiapuntutzat hartuta, Phenoclim basoaren inguruko kantua sortuko dugu eskolan datozen hilabeteetan.