Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Asmatzaileak egun batez Deikazteluko eskolan

2022/12/13

Deikazteluko Virgen de las Nievas landa eskolako 4., 5. eta 6. mailako neska-mutilak makinak asmatzen aritu dira egun batez.

Irakasleen gidaritzapean eta ikasle baten aitaren laguntzarekin, makina-laborategi bat jarri dute martxan, eta makina desberdinak sortu dituzte, material birziklatuak erabiliz.

Bukatutakoan, erakusketa bat antolatu dute, gainerako ikasleek eta irakasleek beren sorkuntza eta heien inguruko azalpenez gozatzeko.