angle-left BoQua-Erasmus+ proiektuaren 3. bilkura egin da Iruñean

Alemania, Gales, Eslovenia, Erresuma Batua, Austria eta Nafarroako ordezkariak elkartu dira bi egunez Hezkuntza departamenduan, Europa mailako orientatzaile profesionalaren prestakuntza zehazteko.

2017/10/30

Alemania, Gales, Eslovenia, Erresuma Batua, Austria eta Nafarroako ordezkariak

Hainbeste aldaketa bizi dituen lan merkatuak, non lanpostuen premiak hainbeste eraldatzen diren eta mugikortasuna faktore garrantzitsua den, orientatzaile profesionalaren premia antzeman da laneratuko diren gazteei eta jada lanean ari direnei beharrezko lan-tresnak ahalbidetzeko.

BoQua-Erasmus+ proiektuak orientatzaile profesionalaren figura Europa mailan ari da lantzen. Hala, Lanbide Heziketan lanean ari diren hainbat Europako administrazioetako ordezkariek behar hori elkarbanatu duten eta horrela sortu da, hain justu, proiektua. Izan ere, orientatzailearen figura modu ezberdinean arautzen da Europan. Beraz, ekimen honekin, orientatzaile profesionalaren oinarrizko gaitasunak definitu eta bateratu nahi dituzte.

Hezkuntza departamenduan izan diren bi egunetako jardunaldietan, herrialde parte-hartzaileek konpromisoa hartu dute orientatzaileek lan egiten duten etapa guztietan ematen diren praktika onak identifikatzeko. Horren ardura izan duten, esaterako, Derrigorrezko Bigarren Mailako eta Lanbide Heziketako orientatzaile banak eta lan eremuko orientatzaile batek.

Behin praktika onak identifikatuta, orientatzaile profesionalaren perfila zehaztuko da eta formakuntza moduluak ezarriko dira, oinarriko formazio horiek zehazteko. Azkenik, formazio moduluak egiaztatu ondoren, proiektuan parte hartzen duten herrialdeek orientatzaileak formatzeko konpromisoa hartu dute.

BoQua-Erasmus+ proiektuaren hurrengo bilera Eslovenian izango da eta itxiera, berriz, Alemanian.