Hezkuntza kontseilari Maria Solanak Nafarroako Eskola Kontseiluaren “Hezkuntza espazioa” Jardunaldien irekieran parte hartu du - Hezkuntza kontseilari Maria Solanak Nafarroako Eskola Kontseiluaren “Hezkuntza espazioa” Jardunaldien irekieran parte hartu du - Dpto
Hezkuntza departamentuak 18.6780.358 euro bideratuko ditu 2018an zehar ikastetxeen eraikuntza, mantenua eta ekipamenduetan
2018/03/05
Heike Freire, Maria Solana eta Aitor Etxarte irekiera ekitaldian
Maria Solana Hezkuntza kontseilariak ireki ditu Nafarroako Eskola Kontseiluaren “Hezkuntza eta espazioa” jardunaldiak. Gaur eta asteazkenera bitartean ari dira egiten jardunaldiok Nafarroako museoan eta erkidegoko hainbat ikastetxek parte hartuko dute euren esperientziaren berri emateko.
Espazioen antolaketen inguruko hezkuntza esperientziak ezagutzera emateko jardunaldietan, kontseilariak adierazi du Hezkuntza departamentuak gehitu egin duela 2018ko inbertsioa, bai eraikuntzarako, bai mantenu nahiz ekipamenduetarako: 18.670.358 euro. “Departamentuaren 246 ikastetxe publikoek dituzten behar anitzei erantzun egokiena eman nahi zaie, era guztietako ezaugarriak baitituzte: XIX. Mendeko eraikinak, Erronkariko ikastetxe publikoa kasu; edo udala edo-eta taberna eraikin berean hartzen dituen Iturengo erakina”, azaldu du Solanak.
Azkenik, Hezkuntzak egiten dituen eraikin guztietan hezkuntza komunitate osoaren inplikazioarekin egiten ari direla azaldu du, eta gehitu du “jardunaldi hauek hezkuntza maila guztiak hartu behar dituen espazioaren inguruan dauden sentsibilitate guztiak bistaratzeko erakusleiho bikaina” direla.