Ingurumen osasuna sustatzeko proiektua garatu dute lanbide heziketako hainbat ikaslek - Ingurumen osasuna sustatzeko proiektua garatu dute lanbide heziketako hainbat ikaslek - Dpto
Nafarroako Osasun eskola tekniko-profesionalak “Bizi zaren tokia ezagutzen duzu?” proiektua garatu du
2018/03/15
Esther Monterrubio, Lanbide Heziketa zuzendaria, ikasle eta irakasleekin
Ingurumen osasuneko goi mailako teknikari izateko zikloa egiten ari diren bigarren mailako ikasleek Ingurumen Museoarekin elkarlanean garatu dute proiektua.
Ingurumen Osasuneko goi mailako ziklo teknikoan ari diren ikasleek webgune espezializatua garatu dute ikasturtean zehar, aholku erraz eta ezinbestekoak bilduz, enpresek eta gizabanakoek ekintza txikien bidez gure ingurunea aldaraziko duten ekintzak egiten ikas dezaten. Webgunea asteon eman dute ezagutzera helbide honetan: https://sites.google.com/view/saludambiental
Ingurumenarekin lotutako legedia ikasi dute ikasleek enpresen ekintzailetzan ezinbestekoak diren ezagutza teoriko praktikoak garatzeko. Lagin eta analisi mikrobiologikoak egiten trebatu dira eta baita ura, jakiak, lurra eta airearen analisi kimikoak egiten ere. Gainera, zarataren neurketak, lurraren deskontaminazioak, izurriteen kontrola eta era guztietako hondakinen kontrola (industria arlokoak zein etxekoak) egiten ere ikasi dute.
Lehengaien produkziotik hasita, eraldaketa, banaketa eta birziklatze prozesuak ere legea betez egiten direla ziurtatzea da euren lana, enpresen garapen ekonomikoa eta pertsonen eta ingurumenaren osasunaren arteko oreka zaintzeko.
Proiektu amaierako ekintza modura, Ingurumen Hezkuntza Museoan hitzaldia izan dute sektoreko hainbat enpresa ordezkarien aurrean eta Hezkuntza departamentuko Lanbide Heziketa zuzendari Esther Monterrubiok hartu du hitza.