angle-left LaborESO programan parte hartu duten Julio Carbo Baroja ikastetxeko ikasleak

3. mailako ikasleek parte hartu dute lehenengoz enpresetan lanean aritzeko programan

2017/06/26

Ikasleak, ikastetxeko arduradunak eta enpresa parte-hartzaileetako ordezkariak Solana kontseilariarekin

Hezkuntza departamentuan izan dira Julio Caro Barojako ikasleak, LaborESO programan parte hartu dutela ziurtatzen duen agiria jasotzen, Solana kontseilariaren eskutik

 

Julio Caro Barona institutuko 3. Mailako 15 ikaslek parte hartu dute aurten LaborESO programan. Era horretan, Nafarroako hainbat enpresatan lanean aritu dira bi astez, ikasketak eta arlo profesionala uztartuz.

Ziurtagiria jasotzen izan dira Hezkuntza departamentuan eta Maria Solana kontseilariak hartu ditu han. Solanak, agerian utzi du era honetako ekimenek duten balioa, egoera zailean dauden ikasleei bestelako gaitasunak garatzen laguntzen dielako eta hori dela eta, ikasle guztiak zoriondu nahi izan ditu, erakutsi duten prestutasunagatik.

Era berean, Julio Caro Barona institutuaren inplikazioa eskertu du, bai eta, programa gauzatu ahal izateko ezinbesteko diren enpresen ahalegina ere.

LaborESO programak orain arten DBHko 4. Mailako ikasleak izan ditu oinarri, baina  aurten lehenengo 3. Mailako ikasleek hartu dute parte, lege aldaketa bat tarteko. Hori dela eta, hasiera batean dudak egon baziren ere ikasle gazteagoak helduen esparruan lanean sartzea onuragarria izango zen erabakitzeko orduan, gurasoek eta gazteen tutoreek programan parte hartzea erabaki zuten eta emaitzak ikusita, egindako aukera ona izan dela azpimarratu dute ikastetxeko eta programako arduradunek.

Programan parte harte duten enpresak:

Amma Argaray eta Amma Oblatas Navarra zahar-etxea; “El Sadar” albaitaritza klinika, Rotxapea ikastetxe publikoa, CSIF funtzionarioen sindikatua, Conatel telekomunikazioen aholkularitza, Corte Inglés saltokia, animalien babeserako Nafarroako fundazioa , txakurrak hezitzeko  “Alfa Dog” enpresa, Lantec 2000” Cerostress txakurrentzako ile-apaindegia, Anaitausa Kirol Taldea , Segurtasun eta Emergentzietarako Nafarroako Zerbitzu eskola, “Ibagar” tailer mekanikoa, eskualdeko Transporte Urbano, Leitzako Arakindegia jatetxea, Mendillorriko Haur eskola eta Huici elektromekanika enpresa.