Nafarroako Lanbide Heziketako ikasleek sortutako 8 prototipo saritu dituzte - Nafarroako Lanbide Heziketako ikasleek sortutako 8 prototipo saritu dituzte - Dpto
Iruñeko Carlos III ikastetxe teknikoak, Burlatako Lanbide Heziketako zentro integratuak eta Tuterako Politeknikoak parte hartu dute dute Lanbide Heziketa Ekintzailetza Soziala egitasmoan.
2017/06/21
Proiektuak aurkezten izan dira ikasleak Guadarraman
Iruñea eta Tuterako Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleek ekintzailetza sozialeko proiektuan parte hartu dute eta sarituen artean menpekotasunen bat duten pertsonei zuzendutako estetika eta ileapaindegi zerbitzua etxean jasotzeko proiektua dago, baita behar bereziak dituzten pertsonentzako aisialdi eskaintza jasotzen duen web-plataforma eta helduei teknologia berriak irakasteko zerbitzua. Bi proiektuk, gainera, aholkularitza formatiboa jasoko dute eta 3.000 eurora arteko laguntza euren prototipoa garatu ahal izateko.
Ohean dauden edo mugikortasun arazoak dituzten pertsonei ile-apaindegi eta estetika zerbitzua eskaini ahal izateko proiektua aurkeztu dute ikasle nafarrek. Horrekin batera, bada beste bat, ezintasun intelektuala duten pertsonekin aritzeko antzerki konpainia bat. Adibide bi baino ez dira, 15 prototipo aurkeztu baitituzte Nafarroako Lanbide Heziketako 4 ikastetxetako ikasleek. Beti ere, bakoitzaren eskualdean zein zerbitzu falta den identifikatu eta horri erantzuteko proiektu sozialak garatu behar izan dituzten ikasleek.
Nafarroatik aurkeztutako 15 proiektuetatik 8k jaso dute aipamenen bat eta biren kasuan Fundazioak aukeratu ditu Think Big ekintzailetza soziala garatzeko gazteei zuzendutako egitasmoan parte hartzeko. Era horretan, 5 hilabetez formazio aholkularitza jasoko dute ikasleek eta jarraipena egingo zaie, kontseilari batek lagunduta eta gehienez 3.000 euroko laguntza jasoko dute proiektua garatzeko.
Aukeratutako proiektuak D-Escapada, aisialdi, jatetxe eta alojamendu turistikoak bilatzeko webgunea izan da. Behar bereziak dituzten pertsonei egokitutako lekuen webgunean, zehazki. Ideia Hezitzaileen Zentro Integratuko Gizarteratze programako bost neskek garatu dute. Bigarren proiektua Teach Learn Technology izenekoa da: hirugarren adineko pertsonei teknologia berriak erakusteko zerbitzua, Carlos III Ikastetxeko Teknikoko ikasleek garatu dutena.
Aurrerantzean, interesatuek, euren proiektuak garatu ahal izateko, bideragarria den heinean, Aholkularitza izango dute Acción Contra el Hambre erakundearen Vives Emprende programarz bidez.
Informazio gehiago hemen
Parte hartu duten ikastetxeak eta proiektuak
IKASTETXEA | GRADUA | PROIEKTUA | AITORPEMA |
CENTRO INTEGRADO ESCUELA DE EDUCADORES/AS | FPS | D - Escapada | Pasa a Think Big |
CENTRO INTEGRADO ESCUELA DE EDUCADORES/AS | FPS | Dog Community | |
CENTRO INTEGRADO ESCUELA DE EDUCADORES/AS | FPS | La sonrisa del teatro | Mejor trabajo en equipo |
CENTRO INTEGRADO ESCUELA DE EDUCADORES/AS | FPS | Reciclarte | Mayor impacto social |
CENTRO INTEGRADO ESCUELA DE EDUCADORES/AS | FPS | Sensis | Mejor stand del market place |
CENTRO INTEGRADO ESCUELA DE EDUCADORES/AS | FPS | Transformarte | Mejor elevator pitch |
CENTRO INTEGRADO POLITECNICO ETI | FPM | Adventure camp | Proyecto más valorado por el resto de alumnos |
CENTRO INTEGRADO POLITECNICO ETI | FPM | Gym Core | |
CENTRO INTEGRADO POLITECNICO ETI | FPM | Top Athlet | |
CI BURLADA FP | FPB | Aloe | |
CI BURLADA FP | FPB | Llámanos y vamos | Mejor estrategia de comunicación |
COLEGIO TÉCNICO CARLOS III | FPM | Musicalia | |
COLEGIO TÉCNICO CARLOS III | FPM | SportCommunity | |
COLEGIO TÉCNICO CARLOS III | FPM | Teach Learn Technology | Pasa a Think Big |
COLEGIO TÉCNICO CARLOS III | FPM | Viaja con Nima |