angle-left Onartu da maisu-maistren 2019ko oposizioaren plazak eta espezialitateak gehitzeko ebazpena

643 plaza jasotzen dira eta azterketak ekainaren 22an hasiko dira

2019/01/24

Maisu-maistren oposizioari plazak eta espezialitateak gehitzeko ebazpena onartu berri du Hezkuntza departamentuko Giza Baliabideen zuzendariak. 206/2019 ebazpenak, urtarrilaren 22koak,  643 plaza jasotzen ditu, Haur eta Lehen Hezkuntza, Ingelesa, Hezkuntza fisikoa, Musika, Pedagogia terapeutikoa, Entzumena nahiz lengoaia eta Euskara. Administrazioak 2018koan onartu zuen lan eskaintza publikotik datozen plazak gehitu zaizkio aurretik onartutako 73 plazei.

Otsailaren 4an argitaratuko da oposizio-deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta izen-emate nahiz meritu berriak aurkezteko epea irekiko da hurrengo egunetik eta 20 egunez. Dagoeneko izena emanda dutenek ez dute berriz eman beharko, baina aukera izango dute meritu berriak aurkezteko emandako epearen barruan.

Izen-emate telematikoa

Deialdi honetan izena eman nahi duten pertsonek era telematikoan egin beharko dute. Horretarako Hezkuntza departamentuak iazko eskarien eta aurkeztutako merituen digitalizazioa gauzatu du (5.000tik gora hautagaiek eman zuten izena). Era horretan, bai lehenengoz izena eman nahi dutenek, bai meritu berriak aurkeztu edo espezialitate berriren batean izena eman nahiko luketen inskribatutako pertsonek modu telematikoan egin beharko dute.

Gainera, oraingoan, programazio didaktikoak legezkoak diren edozein bide erabilita aurkeztu ahalko dira (edozein Errolda ofizial, Errolda elektronikoa, posta-bulegoa, eta abar) 2019ko maiatzaren 13tik 31ra bitartean. Ez da beharrezkoa izango aurrez aurre eramatea, orain arte bezala.

Oposizioa aldia ekainaren 22an hasiko da, larunbatean, lehenengo frogaren B partearekin (gai baten idatzizko garapena).

Era berean, astelehenean argitaratuko den ebazpenarekin oposizioari lotutako hurrengo fase guztiei hasiera emango zaie, besteak beste, epai-mahaian eraketa eta onartuta eta ez onartutakoen zerrenden argitaratzea.

ESPEZIALITATEA

LIBREA

DESGAIT.

GUZTIRA

Haur Hezkuntza (Gaztelania)

38

3

41

Haur Hezkuntza (Euskara)

44

3

47

Lehen Hezkuntza (Gaztelania)

71

7

78

Lehen Hezkuntza (Euskara)

68

7

75

Atzerriko hizkuntza: Ingelesa (Gaztelania)

17

1

18

Atzerriko hizkuntza: Ingelesa (Euskara)

17

1

18

Hezkuntza fisikoa (Gaztelania)

57

2

59

Hezkuntza fisikoa (Euskara)

20

1

21

Musika (Gaztelania)

24

2

26

Musika (Euskara)

11

1

12

 Pedagogia Terapeutikoa (Gaztelania)

81

7

88

 Pedagogia Terapeutikoa (Euskara)

28

2

30

Entzumena eta lengoaia (Gaztelania)

48

4

52

Entzumena eta lengoaia (Euskara)

19

1

20

Euskara hizkuntza (Navarra)

53

5

58

GUZTIRA

596

47

643

 

Aurten goi mailako kontserbatorioko oposizioak

Musika eta Arte Eszenikoen katedradunen kidegoan sartzeko prozedura onartzen duen ebazpena (261/2019, urtarrilaren 22koa) ere onartu da. Hogeita bost urte baino gehiago da ez dela era honetako deialdi bat egiten. 22 plaza eskainiko dira Musika eta Arte eszenikoen katedradunentzat: klarinete, konposaketa, etnomusikologia, gitarra, inprobisazio eta akonpainamendua, ganbera musika, musikologia, oboe, organoa, pedagogia, perkusioa, saxofoia, tronboia, tuba, txistua, biola eta biolina.

Ebazpena hurrengo asteetan argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Azterketak ekainaren 13an izango dira.

ESPEZIALITATEA

PLAZAK

HIZKUNTZA

KLARINETEA

1

Gaztelania

KONOSIZIOA

3

Gaztelania

ETNOMUSICOLOGIA

1

Gaztelania

GITARRA

1

Gaztelania

INPROBISAZIOA ETA AKOMPAINAMENDUA

2

Gaztelania

GANBERA MUSIKA

1

Gaztelania

MUSIKOLOGIA

2

Gaztelania

OBOEA

1

Gaztelania

ORGANOA

1

Gaztelania

PEDAGOGIA

1

Gaztelania

PERKUSIOA

1

Gaztelania

PIANOA

1

Gaztelania

SAXOFOIA

1

Gaztelania

TROMBOIA

1

Gaztelania

TUBA

1

Gaztelania

TXISTUA

1

Gaztelania

BIOLA

1

Gaztelania

BIOLINA

1

Gaztelania

TOTAL

22