angle-left San Adriango Alfonso X El Sabio ikastetxean izan da gaur María Solana Hezkuntza kontseilaria

Haur eta lehen hezkuntzako ikastetxea handitzeko 366.000 euroko inbertsioa egin du Hezkuntza Departamentuak

2018/03/02

San Adriango ikastetxeko gela berrietako bat bisitatu du Solana kontseilariak.

Hezkuntza kontseilaria Haur eta Lehen Hezkuntzako San Adriango ikastetxean bisitan izan da gaur, departamentuak bertan egindako handitze obrak ikusten. Ikastetxean haur eta lehen hezkuntzako mailetarako 4 gela gehiago sortu dira, beste berrikuntza batzuekin batera.

Maria Solana hezkuntza kontseilariak Alfonso X El Sabio ikastetxera egindako bisitan eraikinean sortutako gela berriak ikusi ditu, ikastetxeko zuzendari Ruben Fuertes eta San Adriango alkate Emilio Cigudosarekin batera. Hezkuntza departamentuak iaz hartu zuen ikastetxea handitu eta hobetzeko obrak egiteko konpromisoa eta uztailetik irailera bitartean burutu dira. 366.511,69 euroko aurrekontua izan dute lanek eta obrak Construcciones y Excavaciones Erri-Berri enpresak egin ditu.

Ikasetxeak bi eraikin ditu, bata haur hezkuntzarako eta bestea lehen hezkuntzarako. Hala ere, matrikulazioan izan duten gorakadaren ondorioz, 5 urteko ikasleak lehen hezkuntzako

eraikinean zeuden, eta eskolak ezin zituen haur guztiak egoera onean hartu eraikin horretan. Ikastetxe Publikoak eskolaren handitzea eskatu zuen dituen matrikulazio-eskaerei aurre egin ahal izateko. Hezkuntza departamentuak arazoari irtenbidea emateko haur hezkuntzako eraikinean 4 gela sortzeko proiektua aurkeztu zuen; modu horretara, eskolak , orain 3 lerro oso izan ditzake.

Handitze lanek haur hezkuntza osoa bateratzera ekarri dute, funtzionamenduaneta koordinazioa ere erraztuz irakasleei.

San Adriango Alfonso X El Sabio ikastetxeak 2017-2018 ikasturtean 599 ikasle ditu, 3 lerroetan banatuta, haur hezkuntzako bigarren mailan izan ezik, non 4 lerro dauden.

Ikasleen jatorrian dagoen dibertsitatea da San Adriango eskolaren ezaugarri adierazgarrienetariko bat: 19 herrialdeetatik iritsitako ikasleak ditu eta A eta G ereduekin batera, PAI-A eta PAI-G programak ere baditu. Programa hauek 3 urtetik hasi eta lehen hezkuntzako 3. maila arteko ikasleak hartzen dituzte. Gainera, HHLH Alfonso X El Sabiok hizkuntzen irakaskuntzan apustu garbia egin du; izan ere, euskara eta ingelerarekin batera, Lehen Hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailan bigarren atzerriko hizkuntza moduan, frantsesa zein alemaniera ere eskaintzen ditu, hautazko ikasgai moduan.