angle-left Solana kontseilariak Erronkariko Julian Gayarre Ikastetxe Publikoko obren erritmo ona egiaztatu du

Ikasleen beharrei erantzuteko eta ikasgelak metodologia berritzaileei moldatzeko asmoz ikastetxeko zuzendaritza taldea aktiboki ari da parte hartzen proiektuan

2019/02/12

Ikastetxe berriko lanak bisitatzen izan dira departamentuko eta ikastetxeko ordezkariak, alkatearekin batera

Erronkariko ikastetxearen eraikin berria sortzeko lanak 2018ko irailean hasi ziren. Maria Solana, Hezkuntza kontseilariak obrak bisitatu ditu gaur eta horien erritmo ona ikusi ahal izan du. Kontseilariarekin batera bertan izan dira Hezkuntza Azpiegitura zerbitzuko zuzendari, Eneko Ardaiz Ganuza eta Erronkariko alkate Jose Aitor Garmendia Eizagirre, ikastetxeko zuzendari Maider García de Acilu Chamorro, ikasketa buru Mariana Zubiri Sanz eta Tomas Sucunza Lazcano ikuskariarekin batera.

Hezkuntza departamentuak 3.225.207, 27 euro aurreikusi ditu eraikitzen ari den azpiegitura berrirako, eta Departamentutik gauzatzen ari diren obra guztiak bezala, honek ere energia kontsumoa gehienera murrizteko irizipidea jarraituko du. Jangelarekin batera patiora irteera duen gimnasio handia ere izango du, estalitako jolaslekuarekin batera.

Rio Valle Construcción y Obra Pública S.L, enpresa ari da obra garatzen eta lanen zuzendaritza taldeak azaldu die gaur Hezkuntzako arduradunei obrak aurreikusita bezela ari direla garatzen eta gaur egun kanpoko igeltsero lanak ari direla burutzen. Hormigoizko egitura jada amaituta dago eta, hala, datozen hilabeteetan ingurua urbanizatzeari ekingo diote, solairuan tutuak instalatu eta pladurra ezartzeari, gainontzeko lanekin batera.

Erronkariko ikastetxe berriak Akordio Programatikoan hartutako konpromisoei erantzuten dio eta zentzu horretan kontseilariak azaldu duenez, “hasieran izandako zailtasun teknikoez gain, zonaldeak duen beharrari erantzun ahal izateko urteetan zehar eskatu duen azpiegitura sortzeari erantzuna eman zaio”. “Horrelako ekintzek mendialdeko eremuetan biztanlegoa finkatzeko aukera bermatzen dute, Nafarroako zonalde bakoitzetara moldatutako proposamenak eginez”, gaineratu du.

Erronkariko ikastetxe publikoak Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak hartzen ditu, eta egaur gun Erronkari, Burgi, Garde, Uztarroze, Bidankoze, Isaba, Urzainki eta Zaragozako Salvatierra de Escako 85 ikasle ditu: 62 Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako D ereduan eta 21 A/G ereduan. Ikastetxeko zuzendaritza-taldea aktiboki ari da parte hartzen ikastetxe berriaren proiektuan, beraien ideiak azalduz eta ikasgelan landuko diren berrikuntza metodologiak kontutan hartuta ikasleen beharrizanei erantzuna emango dieten arloak zehaztuz. Egun, ikastetxeak HEZIGARRI-PROEDUCAR programan parte hartzen du.