angle-left UNESCOren ordezkaritza Nafarroako ikastetxeak ezagutzen izan da gaur

Maria Solana Hezkuntza kontseilariak Nafarroako ikastetxeetan inklusioa nola lantzen ari den azaltzeko ekintzen berri eman die, harrera ekitaldian

2018/03/01

Maria Solana kontseilaria, Hezkuntza zuzendari orokor Roberto Perez eta UNESCOren ordezkari Suzanne Grant.

UNESCOren ordezkaritza, Burdeosko Akademiarekin batera, Hezkuntza departamentuan izan da gaur. Lehen eta Bigarren hezkuntzan Departamentuak darabiltzan hezkuntza estrategiak ezagutzeko bisita izan da. Hezkuntza kontseilari Maria Solanak hartu ditu jardunaldien hasieran eta ondoren Garcia Galdeano eta Bustintxuri ikastetxeak bisitatu dituzte.

UNESCOren ordezkaritza-kideak Hezkuntza departamentuan izan dira goizean zehar.

 

 

Burdeosko Akademiara egin duten bisitaren baitan, gaur Iruñean izan da hezkuntzako UNESCOren ordezkaritza bat. Erkidegoko hezkuntza sisteman inklusioaren gaia nola lantzen ari den ezagutzeko bisita izan da. Solana kontseilariak harrera ekitaldian adierazi du, “herri guztien etorkizuna, bakean eta berdintasunean, eraikiko duten emakume eta gizonen hezkuntzaren alde jarduteak batzen gaitu” eta ildo horretan aritu da kontseilaria Nafarroako hezkuntza sistemaren estrategia eta politiken inguruan: ekitatea ziklo guztietan sustatzeko hezkuntza, aniztasuna soziala eta hizkuntza aniztasuna sustatzeko neurriak hartuz, nahiz esperientzia eta proiektu berritzaileak garatuz behar bereziak dituzten ikasleak laguntzeko.

Hezkuntza departamentuak antolatutako jardunaldiaren baitan, mahai-ingurua egin da departamentuko ordezkariekin eta Mendigorriako Juan Maria Espinal ikastetxeko zuzendari Jose Ignacio Dufur eta Iruñeko San Frantzizko ikastetxeko zuzendari Nekane Lasarekin batera, ikasleen inklusioa nola lantzen duten hizpide hartuta.

Ondotik, UNESCOren ordezkaritzak Iruñeko bi ikastetxetara bisita egin du, hango hezkuntza proiektuak bertatik bertara ezagutzeko: Lehen hezkuntzako Garcia Galdeano eta Bustintxuri ikastetxeak.