Igantziko landa eskola, inguruko basoak berreskuratzeko lanean - Igantziko landa eskola, inguruko basoak berreskuratzeko lanean - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.
Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2024/03/15
2015eko abenduko sutearen ondoren 250 hektarea baino gehiago kiskali zituen, Igantziko landa-eskola lanean hasi zen ikasleekin gertatutakoaren nondik norakoak aztertzeko eta, ahal duten neurrian, egoera hobetzen laguntzeko moduak bilatzeko.
Hala, bertzeak bertze, erabaki zen eskola-komunitateak urtero egun bat finkatzea zuhaitz gazteak landatzen parte hartzeko eta basoak pixkanaka-pixkanaka berreskuratzeko. Zuhaitz Egunean deituko zioten.
Aurten, otsailaren 11 esleitu dute afera honetarako.
Goizean goiz, ikastetxetik oinez abiatu ziren aukeratutako ingururantz.
Iritsi zirenean, bazkaria hartu zuten komunitatean indarrak berritzeko, eta, ondoren, aurretik hautatutako zuhaitz guztiak talde txikitan landatu zituzten.
Akitzeko, bertsotan aritu ziren eta eskolara itzuli ziren (oinez).
Parte-hartzaileek oso positiboki baloratzen dute jarduera; izan ere, natur ondarearen hobekuntza gauzatzeaz gain, "komunitatea lotzen laguntzen du".