angle-left Aierdi, Solana, Domíguez eta Ollo kontseilariek ireki dituzte Skolae Hezkidetza I. Jardunaldiak

Gaur eta bihar Baluarten ari dira egiten Hezkuntza departamentuak antolatutako jardunaldiak

2017/09/13

Kontseilariak irekiera ekitaldian

Nafarroako gobernua berdintasun politiken alde egiten ari den lana bistaratu du Hezkuntza departamentuak, Skolae Hezkidetza I. Jadunaldietan. Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Aierdik, gobernu-bozeramaile eta Hezkuntza kontseilari Maria Solanak, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Ana Ollo eta Osasun kontseilari Fernando Dominguezek ireki dute gaurko saioa, agerian uzteko “berdintasuna zeharkakotasunetik lantzen ari dela Nafarroako gobernua”, osasun sexual eta ugalketarako dekretuarekin, alabek ikasketa teknikoen aldeko apustua egin dezaten programarekin, berdintasunerako foru lege proiektu berriarekin eta Skolae hezkidetza programarekin; ikasturte honetan 16 eskolatan modu pilotuan hasiko dena

Hezkuntza departamentuak orain dela urtebete ekin zion Skolae programan gauzatu den lanari. Ordura arte berdintasunean eta hezkidetzan landutakoa ikuskatzen eta zegoen legedia aztertzen hasi ziren. Lan horretan ohartu ziren berdintasuna “era militantean lantzen zela hezkuntzan”. Hala azaldu du Ebaluazioa, Kalitatea, Formazioa, Berdintasuna eta Elkarbizitza zerbitzu-zuzendari Aitor Lakastak. “Argi zegoen ez zela legediarekin betetzen ari eta etorkizuneko Nafarroa amesten hasi ginen”, gehitu du: “pertsona guztiak, dena delakoa dela euren jatorria, maila soziala edo erlijioa, genero baldintzarik gabeko bizi-proiektua garatzeko ahalmena izango luketen Nafarroa, non desberdintasunak antzeman, eta haiek borrokatzen jakingo duten”.

Skolae programaren helburua da hezkuntza ibilbide baliagarri bat sortzea ikasle guztiek, gurea lako hezkuntza sistema unibertsalean, berdintasunean gara ditzaten gaitasunak. Osasun Publikoaren Institutua, Eskola Kontseilua eta berdintasunean eta hezkidetzan adituak diren pertsonekin elkarlanean landu da Skolae, Berdin Bidean eta Lakastak azaldu duenez, “hezkuntza sistema osoaren inplikazioa bilatzen du, hezkidetza erdigunean egon dadin eta gure hezkuntza sistemaren estrategia izan dadin. Hau benetan doa”, azpimarratu du Lakastak.