angle-left Nafarroako Gobernuaren Musikaren Hiriak #creArtefuturo- #Artekizuna sormen kolektiboaren I. Biltzarra antolatu du

Irailaren 29an eta 30an egingo da, eta Hezkuntza eta Kultura, Kirola eta Gazteria departamentuek antolatu dute, Nafarroako Filmoteka eta Nafarroako Liburutegiarekin elkarlanean

2017/09/23

#Artekizuna jardunaldien antolatzaileak prentsaurrekoan

Musikaren Hiriak irailaren 29an eta 30ean hartuko du Sormena koletiboaren #Artekizuna I. Biltzarra. Arteen arteko elkarlana sustatzeko asmoz, artistentzat sormen-iturri izan, euren arteko komunikazioa sustatu, egunerokoan arteak duen garrantziaz herritarrak sentsibilizatu eta artearen presentzia indartu nahi ditu ekimenak. Prentsaurrekoan aurkeztu dute Artekizuna, Hezkuntza departamentuko Eleaniztasun zerbitzu-zuzendari Hasier Morrasek, Kultura departamentuko Liburutegien Zerbitzu-zuzendari Asun Maestrok, Nafarroako Filmategiko arduradun Alberto Cañadak eta Musikaren Hiriko irakasle Laly Gorbek.

Hezkuntza departamentuaren izenean, Hasier Morrasek “pertsonen trebakuntzan irakaskuntza artistikoek daukaten garrantzia” azpimarratu du “sormena bezalako beharrezko eta zeharkako gaitasunak garatzen laguntzen baitute, ekintzaile izateko oinarrizkoa dena; norabide horretan garrantzitsua da indarrak batu eta elkarlanean aritzea”.

Asun Maestro Kultura, Gazteria eta Kirola departamentuko Liburutegien Zerbitzu zuzendariak, bestalde, adierazi du “pentsamenduaren, ideien eta ezagutzaren adierazle anitza dela kultura, ikasketekin eta arteekin aberasten dena, pertsonen eta gizarteen garapenari ekarpenak egiteko. Liburutegiek, herritarrengandik gertuen diren kultura-erakunde gisa, hezkuntza erakundeekin batera lan hori aberasten lagundu nahi dute”.

“Musikaren hiriak, Liburutegiak eta Filmotekak gertuko guneak izan nahi dute, ez bakarrik eraikinak gertu direlako, baizik eta sinergiak eta zeharkako proiektuak eta programak sortu nahi dituztelako eta aurkezten ari garen hau, bide horretan dator”, azaldu du Musikaren Hiriko irakasle Laly Gorbek.

#creArtefuturo-#Artekizuna izeneko sormenaren lehenengo biltzarra proiektu kolaboratiboa da, eraikinen gertutasunetik harago. Musikaren Hiria, Biblioteka eta Filmotekatik sormenerako irudi bateratura erakutsi nahi diote gizarteari, han batzen den artea eta kultura doinuz eta erritmoz entzun dadin.

Sormen kolektiboaren biltzarra Musikaren Hiria eta Antonio Perez Goyena pasealekua izango ditu agertoki gisa.