Alloko eskolak bere patioaren eraldaketari buruzko ikastaroa eskaini zien landa eskoletako irakasleei - Alloko eskolak bere patioaren eraldaketari buruzko ikastaroa eskaini zien landa eskoletako irakasleei - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.
Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2022/02/25
Joan den asteazkenean, otsailak 23, Alloko La Cruz landa-eskolako zuzendaria den Antonio Carmonak informazio-saioa eman zien Nafarroako beste landa-eskolatatik etorritako 27 irakasleei.
Hala nola, Igantzi, Lodosa, Aibar, Leitza, Erronkariko, Antzin, eta beste herritatik Allora joan ziren, Nafarroako 9 unitate baino gutxiagoko eskola publikoetako irakasleentzako berariazko jardueren zikloaren hileko prestakuntza-jardueran parte hartzera.
Ikastetxeko jolasguneetako bizikidetza hobetzeko asmoz jarri zuten martxan berrikuntza proiektua 2018-19 ikasturtean eta arrakasta biltzen jarraitzen du, oraindik bizirik eta martxan mantentzen baitute irakasle eta ikasleek.
Prozesuaren nondik norakoak azaldu zituen hizlariak balio anitzeko gelan eta bisita gidatua egin zuen ondoren eta amaitzeko, picnic bat eskaini zien partehartzaileei.