Gosari solidarioa Oibar, Kaseda eta Irunberriko eskoletan, Bakearen Eguna dela eta - Gosari solidarioa Oibar, Kaseda eta Irunberriko eskoletan, Bakearen Eguna dela eta - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.
Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2023/02/17
Oibar, Kaseda eta Irunberriko landa-eskolek azoka solidario batekin ospatzen dute urtero Bakearen Eguna. Horrela, haurtzaroari laguntzen dioten erakundeekin lankidetzan aritzeko funtsak lortzen dituzte.
Aurtengo helburua Zangozako eskualdeko eri dauden haurren elkarteari (ANECS) laguntzeko dirua biltzea izan da.
Arrakasta handia izan zuen ikasleek, familiek, APYMAk, irakasleek eta beren borondatez lagundu zuten kanpoko beste zenbait pertsonak antolatutako hamaiketakoak. Pintxoak, bizkotxoak, espainoletak eta txokolate beroa dastatzeko aukera izan zuten hiru herrietako biztanleek.
Gainera, bi kanta eskeini zizkieten bertaratutakoei ikasleek, tratu ona eta indarkeriarik eza , eta aniztasunaren indarra (zeinu-hizkuntzan adierazia) aldarrikatzen zutenak.
Horrela, ikasleak eta herri osoa gizartea hobetzeko lankidetzaren beharraz kontzientziatzea lortzen dute irakasleek, honez gain, inguruko 3 landa-eskolen lankidetza garatuz.